Niko Etxart eta Señor No, Poligrafo Fest jaialdian

2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 12:40etan eguneratua

URRETXU – Motz tabernak eta Zarraparra kolektiboak Poligrafo Fest jaialdiaren egitaraua aurkeztu dute. Apirilaren 20an Hiri Galduak taldeak eta Niko Etxart eta Hapa Hapak Labeaga aretoan joko dute. Sarrerak Motz tabernan jarriko dituzte salgai. 21ean, berriz, Mice, Libe, The Jungle Fevers, The Kleejos Banda eta Señor No taldeek Gernikako Arbolan joko dute. Sarrera doan izango da. – A.Z.