Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nor bere buruaren jabe

egilea Mikel Garciandia - Domingo, 4 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Galería Noticia

Azken urteetan, Nafarroako gizartearen giroan, eztabaida franko sortu dira Elizaren eta fedearen inguruan. Ideia ezberdinak egoteak, gizarte baten dinamika erakusten du, eta Jesusen jarrai-tzaileok gustura gaude, jendeak bere zentzu kritikoa erabiltzen duenean edozein gairen aurrean. Azken finean, kristautasunaren pretentsio eta asmoa, gizarte osoari irekita dago, katoliko hitzak unibertsaltasuna adierazten duelako. Eta gu konbentzituta gaude, fede kristauaren ekarpena bikaina dela denentzat. Gure sinesmena askatzaile eta sendatzaile den Jainko maitagarriarekiko hartu-emana delako. Eta hori modu egokian bizitzeko eta gizartean uztartzeko, ezinbestekoa dira elkarrizketa nola eztabaida. Hori bai, postura bakoitzak datu historiko zehatzak eta egiazkoak eskainiz.

Eztabaidatsu izaten ari da Elizaren zilegitasuna hitz egiteko, erakusteko, kristauon presentzia gizarteko hainbat esparrutan… Eta horrekin batera Eliza hitzak bere zen-tzu sakona galtzen ari du. Eliza ez bait da eraikuntza bat, gizon emakumeen talde bat baizik. Kristau elkartea da funtsezkoa, eta gure herri eta auzo gehienetan bada Jesu Kristo jainkotzat aitortzen duen taldetxoa. Gu, herri kristauak, aspaldidanik eraiki genituen tenpluak gure sakramentu eta ospakizunetarako. Gure gizarteko ondarearen puska ederra eraikuntza kristauek osa-tzen dute.

Historiaren gorabeheretan, azken bi mendeetan hainbat eraikuntza eta lur sailek jasan zuten desamortizazioa. Baina azken bolada honetan ontzat ematen ari da jendea parrokiak bere jabetza galtzen ari direla, Obispadoaren mesedetan, inmatrikulazioak medio. Jakina, hori horrela balitz, oso gauza larria litzateke. Baina gauzak direna direnez, fededunoi dagokigu egia garbi azaltzea, gero eztabaida zentzuzkoa izan dadin. Kristauok uste dugu, eskubide osoa dugula gure elkarte bakoitzak beren ondasunak izateko. Eta gure buruaren jabe izateko, gure ekintzak modu txukunean aurrera eramateko, tenpluen eta etxeen babesa behar.

Elizbarrutiak ez du deus lapurtu, legedi zibilaren eskakizunari erantzun dio honek eskatzen ziona betez. Kristau elkarteok gure parrokien jabe gara, titularitatea aldatu ez delako, eta kanpoan norbaitzuk sortu duten zalapartak ez du inolako oinarririk. Horretarako gaur eta datozen hilabetetan honi buruz ariko gara.

Egilea Euskal Pastoraltzako zuzendaria da