Ion Brakamonte voltaia taldeko gitarrista

“Rock & rolla dekadentzian dagoela diote, guk indarra eman nahi izan diogu”

Ion Brakamonte Voltaia taldeko gitarrista da. Zumaiako hirukote honek bere azken diskoa kaleratu berri du, ‘Erortzen’, eta bira ere hasi dute.

Harri Fernández - 2018(e)ko martxoaren 5a, astelehena - 06:03etan eguneratua

Ion Brakamonte, Voltaia taldeko gitarrista.

Ion Brakamonte, Voltaia taldeko gitarrista. (Javi Colmenero)

Galería Noticia

Ion Brakamonte, Voltaia taldeko gitarrista.

donostia- ‘Erortzen’ zuen hirugarren diskoa da. Zer eskaintzen du?

-Berritasuna eta freskotasuna. Disko honetan abesti bakoitzak bere identitatea dauka, bai estilo aldetik eta bai grabatzeko moduarengatik ere.

Zer berritasun du, bada, graba-tzeko moduak?

-Bagenituen abesti batzuk prestatuta. Rock &rolla dekadentzian dagoela esaten dute, guk horri indarra eman nahi izan diogu. Gure ustez rock &rolla ez da inoiz hilko. Erortzen abestiarekin islatu nahi dugu gure gizartea erortzen ari dela. Letrek gaur egun ikusi ditugun arazo sozialei buruz hitz zegiten dute.

Halere, ‘Erortzen’-ek badu bere zentzu positiboa. “Erortzen banaiz, heldu nazazu”, diozue.

-Letrak pesimista direla ematen dute. Musika berak ere positibismoa inspiratzen du. “Heldu nazazu” horrek esan nahi du guztion artean lagundu behar garela eta aurrera egin.

2014ean sortu sortu zenuten taldea. Handik hona hiru disko kaleratu dituzue. Ez da gauza makala.

-Oso pozik gaude hasieratik izan dugun harrerarekin eta espero dugu hemendik aurrera ere horrela jarraitzea eta ez dadila erori (barre egiten du).

Bigarren lana finkatzeko izan omen da. Hau hirugarrena izanik, bere lekua aurkitu al du Voltaiak?

-Musikaren panorama dagoen bezala dago. Zaila da. Izena hartzen ari gara pixkanaka. Egia da rock-a dekadentzian dagoela eta errealitatea horrela da, gu saiatzen gara hori mantentzen eta egurra ematen.

Talde bezala musikalki garatzen ari zarete?

-Horrela uste dugu, baina beti dago zerbait ikasteko. Kontsolidatzen, sendotzen ari gara.

Dekadentzi kontzeptu horri helduta, baduzue ‘Dekadentzi ritmiko’ deitzen den abestia. Bertan, Jon Maiak eta Beñat Gabiñak parte hartu dute. Nola izan da hartu-emana?

-Jon Maiari galdetu genion ea animatuko zen abesti honi hitzak jar-tzera. Ilusioa egin zion. Bertsolari izanik errimara jo zuen. “Dekaden-tzi ritmiko” esaldia berea da eta horri erreferentzia eginez guk letra osatu genuen. Estribilloari dagokionez, Beñat Gabiña eta nire artean osatu genuen. Taldean borobildu genuen letra osoa.

Hasi duzue jada bira. Zer aurkituko du zuen kontzertura hurbiltzen denak?

-Kontzertu bira berri honetan disko berriko abestiak joko ditugu, gehien bat, aurreko diskoetako abestiren batekin. Aurreko biran eta oraingoan zuzenekoak potenteak eta animatuak izan ohi dira. Zuzenekoa nahiko elektrikoa egiten dugu. Hiru gara, baina power trio horrek ere potentzia duela erakusten du.

Hirukote moduan ondo molda-tzen zarete, ez duzue beste inoren beharrik.

-Egia da, esan dudan bezala, disko honetan gitarraren moldaketa gehiago sartu ditugula eta batzuetan pentsatu dugu beste gitarraren bat sartzea zuzenekoan. Baina, azkenean, power trio horrek funtziona-tzen du eta horri eusten diogu. Zuzenekoetan ez da ezer falta.