Bihar, asteartearekin, Donibane, Mendebaldea eta Ermitagañako auzo-eztabaidagunea bilduko da José María Huarte Ikastetxe Publikoan

Topaketa18:30ean hasiko da, Esther Cremaes zinegotzia bertan izango da, eta hala hiriko auzo-eztabaidaguneen beste txanda bati emango zaio hasiera

Lunes, 5 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 19:21h

Bihar, asteartearekin, Iruñeko Udalak antolatutako auzo-eztabaidaguneen beste txanda bat hasiko da. Gune horiek elkartu eta hitz egiteko dira, herritarrek proposamenak egin ditzaten, eta auzoari buruzko informazioa jaso dezaten. Lehenengo bilera José María Huarte IPan izango da, eta Donibane, Mendebaldea eta Ermitagañako herritarrak, elkarteak eta gizarte-ehuna daude gonbidatuta. Topaketa irekia da, edonork parte hartu dezake, 18:30ean hasiko da, eta Esther

Cremaes zinegotzia bertan izango da.

Saioaren hasieran auzoko zinegotziak hartuko du hitza, eta auzoari buruzko udal-argibide, inbertsio, proiektu, plan eta abarren berri emango du. Jarraian, lan-dinamika bat egitea aurreikusita dago, non bertaratutakoak bi taldetan banatuko baitira: batetik, Donibaneko biztanleak;eta bestetik, Mendebaldea eta Ermitagañakoak. Horrela, zonalde bakoitzaren errealitate eta beharretan sakontzea bilatzen da, talde bakoitzaren eskaera ezberdinak modu argiago batean ezagutzeko. Auzo bakoitzaren inguruan auzotarrek proposatutako intereseko gaiak izango dira parte hartzeko dinamika honen ardatz.

Hori da auzo-eztabaidaguneen txanda berri honen berritasun nagusietako bat. Zinegotzi ordezkari bakoitzak bilera gauzatzeko bi formatu izango ditu aukeran. Topaketa orain arte bezala egin ahal izango da, lehenengo zinegotziak eta ondoren herritarrek hitza hartuta, iradokizunak zein proposamenak egiteko;edo, horrez gain, beste deliberazio-gune bat sortuta lantaldeetan, auzoan garrantzitsua den gai nahiz alderdiren bat jorratzeko edo auzo osoaren egoerari buruz hitz egiteko. 

Biharkoa ekainera bitarte egingo diren hamahiru auzo-eztabaidaguneetako lehenengoa izango da. Guztiak astearteetan izango dira, 18:30ean, eta lokal publikoetan: Civivox, ikastetxe zein liburutegietan. Martxoan zehar eta Aste Santuko etenaldira arte, honako auzo-eztabaidagune hauek programatu dira: Iturramako auzo-eztabaidagunea (martxoaren 13an, asteartearekin, Iturramako Civivoxean), Txantreakoa (martxoaren 20an, asteartearekin, liburutegi publikoan), eta Alde Zaharrekoa (martxoaren 27an, asteartearekin, Kondestable Civivoxean). Guztiak herritarren parte hartzera irekita daude, nahi duen orok iritziak, iradokizunak eta proposamenak egin ditzan hiriko auzo bakoitzerako.

Últimas Noticias Multimedia