Giro onarekin ekin diote Bardoek bigarren faseari

Iruñean, Beran eta Aldatzen izan zituzten saioak taldekako bertso ekimenak asteburuan

Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Aldatzen ospatutako saioan, igandean, 60 bertsozale inguru bildu ziren.

Aldatzen ospatutako saioan, igandean, 60 bertsozale inguru bildu ziren. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Aldatzen ospatutako saioan, igandean, 60 bertsozale inguru bildu ziren.

IRUÑEA- Asteburuan jokatu ziren Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketako bigarren faseko lehenengo saioak. Giro jendetsu eta alaian ospatu ziren, Iruñean, Beran eta Aldatzen. Hauen ondoren, datorren asteburuan bueltako saioak jokatuko dituzte taldeek, eta orduan erabakiko dira zeintzuk izanen diren martxoaren 24an ospatuko den finala osatuko duten hiru taldeak.

Iruñean, Beran eta Aldatzen izan zituzten saioak Bardoek asteburuan. Saio jendetsuak eta giro onekoak izan ziren. Hurrenez hurren, Addams familia, Aldatzea komeni eta Unibertsolariak taldeentzat izan ziren jokoan zeuden puntuak. Bueltako saioak asteburuan izanen dituzte Erratzun, Lei-tzan eta Lesakan.

Iruñean jokatu zen asteburuko lehen saioa. Etxeko Topa bardo kopa! eta Baztan-Malerrekako Addams familia ziren kantuan Arrano Elkartean. 50 entzule inguruk segitu zuten bizi joan zen saioa eta azkenean bisitarientzat izan zen bigarren faseko lehen puntua.

Ostiralean ere beste saio bat izan zen, Berako Kataku tabernan. 30 lagun segitu zuten herriko Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi eta Leitzako Aldatzea komeni. Saioan jokoan zen puntuan Leitzara joan zen, beste taldeko lau kidek eta entzuleek hala erabakita.

Asteburuko azken saioa Aldatzen jokatu zen, igandean. Martixa elkartea bete zuten 60 lagunek gozatu ederra hartu zuten Larraun da Araitz. Bi dozena eta Unibertsolariak taldeek eskaini zuten saioarekin. Azkenean, hemen ere bisitarientzat izan zen puntua.

Bigarren fasera sailkatzea lortu duten sei talde hauek itzulerako saioak izanen dituzte asteburuan eta hor erabakiko da zeintzuk diren Lekunberriko finalean kantatuko duten hiru taldeak. Asteburuko saioak Erratzun eta Leitzan jokatuko dira ostiralean eta Lesakan, igandean.

Finala, erran bezala, martxoaren 24an jokatuko da, Lekunberriko Toki Alai sagardotegian, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude bertsosarrerak.eus atarian. - M.M.P.