Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Martxoaren 24an manifestaldira deitu du EHE elkarteak

Iruñean ospatuko da, ‘Mugarik gabeko Euskara’ lema nagusiarekin

Miren Mindegia Iban Aguinaga - Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Azaitz Gartzia eta Koldo Zarate, atzo, Katakraken egindako aurkezpenean.

Azaitz Gartzia eta Koldo Zarate, atzo, Katakraken egindako aurkezpenean. (IBAN AGUINAGA)

Galería Noticia

Azaitz Gartzia eta Koldo Zarate, atzo, Katakraken egindako aurkezpenean.

iruñea- Mugarik gabeko Euskara lemapean, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak martxoaren 24an ospatuko de manifestaziorekin bat egitera deitu du. Atzo, Iruñean ospatutako aurkezpenean, Azaitz Gartzia eta Koldo Zarate EHEko kideek deialdiaren nondik norakoak azaldu zituzten, eta manifestaldiaren helburua “euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkigun mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzela goazela” aldarrikatzea izanen dela azpimarratu zuten. Martxoaren 24ko ekitaldia Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuko da. Aldi berean, manifestaldiarekin bat egin nahi dutenei Mugarik gabeko Euskara mezua argazki edo bideoen bitartez sare sozialetan zabaltzeko deia egin zuten antolatzaileek.

Zaratek adierazi bezala, “euskarak ez du etorkizuna ziurtatuta”. “Etorkizuna eta iragana ukatzen dizkioten” indarrak badirela gehitu zuen, “baita euskararen lurraldeko eremu batzuen jatorri euskalduna ukatzen dutenak ere. Nafarroako Gobernuak, 1986tik zonifikazioa bermatzen duen Euskararen Legea aztertzeko berriki sortu duen batzordearen harira, EHEko kideek “berandu iristen den” neurri bat dela adierazi zuten. “Euskara Euskal Herri osoan aldarrikatuko duen lege bat” soilik hartuko lukete, hartara, neurri baliagarri bezala.

Jendartearen “eremu funtzional guzti-guztietan euskara mendeko hizkuntza da, bigarren mailakoa. Lan munduan, hedabideetan, aisialdian, kulturan...”. Hizkuntzaren biziraupenak dituen mugak azpimarratu zituen Zaratek, baita muga horiek zehaztu ere: “Frantziar eta espainiar estatuetako botereak ez daude prest euskararen berreskurapen eta normalizazio osoa gerta dadin. Frantzian euskara “turistentzako erakargarri exotikoa eta euskaldunen arteko elkarrizketa hutsaletarako hizkuntza” den bitartean, Espainian “berrindartzen ari den jarrera glotozida”-ri erreferentzia egin zion, “konstituzioko 155 artikulua arma nagusitzat hartuta”.

Burujabetza, aldarrikapen nagusia Muga guzti hauek gailendu eta urra-tzeko bidean, EHEko kideek “burujabetza” dela bide bakarra azpimarratu zuten atzokoan, eta horixe izango da martxoaren 24ko manifestaldiaren mezu nagusia. Gartziak erran zuenez, erronka ugari ditu euskararen normalizazioak aurrean: “Euskal Herria euskaratik eta euskaraz eraiki beharra dago”. Euskararen ezagutza eta transmisioa ziurtatzea, plan estrategiko nazional baten bitartez administrazio eta jendarte eremu guztietan euskararen erabilera orokortzea eta hizkuntzaren ofizialtasuna aitortuko duen legedia sortzea ezinbestekotzat jotzen ditu EHEk, eta horretarako burujabetza ezartzen du bide bezala.

“Zoritxarrez”, gehitu zuen, “historiak zein azken garaian erakutsitako jarrerek argi adierazten digute espainiar eta frantziar estatuak ez daudela prest euskal herritarroi hizkuntzaren gainegko burujabetza osoa emateko”. Hartara, “ahalduntzea eta desobedientzia” ezartzen dituzte EHEko kideek irtenbidearen gako bezala. “Euskaraz bizitzea da egin dezakegun lehen desobedientzia ekintza”.

manifestaldia

Martxoaren 24ean, Iruñean. ‘Mugarik gabeko Euskara’ lemarekin, EHEk manifestaldirako deia egin du.

Deialdia saretuz. ‘Estatu burujabea aldarrikatzea helburu duen manifestaldiarekin, mezu nagusia sare sozialetan, argazki eta bideoen bitartez zabalduz ere bat egiteko deialdia egin du ekimenaren antolatzaile den elkarteak.

nabarmentzeko

koldo zarate “euskarak ez du etorkizuna ziurtatuta”

EHEko kideen aburuz, frantziar zein espainiar estatuek euskarari jartzen dizkioten mugek htizkuntzaren etorkizuna kinkan jartzen dute.

Últimas Noticias Multimedia