Altsasuko gazteei elkartasuna adieraziko zaie

Hirugarren etapa Berara iritsiko da larunbatean eta mozioa onartu dute Herriko Etxean

Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

bera- Altsasuko gazte presoei elkartasuna adierazi nahian, larunbaterako 3. etapa antolatu dute. Altsasutik abiatuko dira, 10.15ean. Lekunberri (11.00etan), Leitza (12.00etan), Mugairi (14.30ean) eta Elizondon (14.30ean) barna, batzuk Baigorrin (19.00) eta bertzeek Beran (19.30) bukatuko dute ibilbidea.

Bai Baigorrin, bai eta Beran ere, martxa ailegatzen denerako ekitaldiak antolatu dituzte. Baigorrin Sustengu Gaualdia izanen dute. 19.30ean familiekin mintzatzeko bilduko dira, eta ondotik, afaria eta Tafallako Zartako-K taldearen kontzertuarekin borobilduko dute ilunabarra.

Beran, berriz, kiroldegi parean elkartuko dira. 19.30ean postalak idatziko dituzte eta 20.00etan manifestaldian bilduko dira. Eguna bukatzeko, 22.00etan Andoaingo Inoren ero ni rock taldeak eta DJ Tororok, hurrenez hurren, Kataku ostatua musikaz girotuko dute.

Mozioa Apirilaren 16an Audientzia Nazionalean epaituko dituzten Altsasuko zortzi gazteei eskatzen zaien zigorraren neurrigabetasuna salatu du udalbatzak, aldeko 7 boturekin (EH Bilduko 5 eta Herrirako 2), aurkarko bat (UPN)  eta abstentzio batekin (Herrirako). Apirilaren 14an Iruñean eginen den manifestazio deialdira atxikitu eta herritarrei parte hartzeko deia egin die Udalak. - A.A.A.

Últimas Noticias Multimedia