Goierritar emakumeak ere, biharko grebaren alde

Emakumeen nazioarteko egunerako hainbat ekintza egingo dira eskualdean

M. Aranburu - Miércoles, 7 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Lazkaon hainbat elkartek bat egin dute biharko grebaren inguruan ekintzak antolatzeko.

Lazkaon hainbat elkartek bat egin dute biharko grebaren inguruan ekintzak antolatzeko.

Galería Noticia

Lazkaon hainbat elkartek bat egin dute biharko grebaren inguruan ekintzak antolatzeko.Beasaingo emakumeak egindako prentsaurrekoa.

lazkao- Egutegian ondo markatutako eguna izango da biharkoa, emakumeen nazioarteko eguna, hain zuzen ere. Goierrik ere bat egingo du deialdiarekin, eta emakume ugarik greba egingo dute berdintasunaren alde.

Kausak herriak ere elkartuko ditu eta esaterako, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretan elkarrekin aritu dira emakume plataformak lanean eta bihar, goizeko 12.00etatik 12.15era elkarretaratzea egingo dute Goierriko emakumeek Ordiziako plazan. Hala azaldu dute ekintzaren arrazoia: “emakumeen aurkako indarkeria, lan baldintza prekarioak, soldata arteko ezberdintasuna edo egiten dugun ezkutuko zaintza lanak salatzeko egingo dugu elkarretara-tzea”. Bestalde, Beasainen 11.00etatik 11.15era egingo da elkarretaratzea Zubimusu plazan, legorretarrak 11.00etan elkartuko dira plazan eta Itsasondokoak 18.00etan egingo dute kontzentrazioa. Beasaingo emakumeen elkarteak, Asmubek, eta Goieniz zineklubak urtero antolatu ohi dute ekintzaren bat eta aurtengoan Alanis filma izango da biharkoan ikusgai Usurbe antzokian, 21.00etan.

Ataundarrek ere agerian jarri dituzte emakumeen aldarrikatzeko arrazoiak: “greba egiteko arrazoiak hamaika dira: batetik, eredu ekonomiko honek zapaldu egiten gaitu-elako, eta bestetik, indarkeria matxistak jipoitu eta arrazakeriak akabatzen gaituelako. Horrez gain, kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatzen gaituelako”. Hala, feminismo tailerra antolatu dute gaurko Oargin, 19.30ean. Idiazabalen, bestalde, jubilatu elkartean bihar 17.30ean txokolate jana antolatu dute.

Lazkaotarrak ere ez dira atzean geldituko eta bertako Udalak, Azki emakumeen elkarteak, San Benito Ikastolak, Gaztelekuak, Gazte Asanbladak, Orobione elkarteak, Maizpide euskaltegiak, Gerriko kultur elkarteak, Lazkao Txiki Musika Eskolak eta hainbat herritarrek osatutako Berdintasun Batzordeak bat egin du beste behin aldarrikapen egun honekin eta gaur arratsaldean, 18.00etan, menpekotasun emozionalari buruz arituko da Yolanda Cervera psikologoa kultur etxeko erakusketa aretoan. Bihar, berriz, elkarretaratzea egingo da plazan, 19.00etan. Amaitutakoan, triki poteoa egingo da eta kasu honetan, Gazte Asanbladak proposamena egin du triki-poteoan emakumeen nazioarteko egunari keinu egiteko;horrela, emakumeak ohikoan gizonarena den rol bat beraiena eginez jantzita parte hartzera deitu dute, adibidez, suhiltzailez jantzita. Keinu honekin emakumeak hainbat lanbidetan izaten duen falta ikusarazi nahi dute.

Últimas Noticias Multimedia