Martxan da Getariako Literatur Lehiaketa

Herriko haurrek datorren apirilaren 10a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte beren idazlanak

2018(e)ko martxoaren 7a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Getaria- Getariako Udalak XVII. Literatur Lehiaketa jarri du martxan eta idazlanak datorren apirilaren 10a bitartean aurkeztu ahal izango dira Getariako Udaleko bulegoan edota udal liburutegian.

Lehiaketaren oinarrietan zehazten denez, getariarrei zuzenduta dago sariketa eta partaide bakoi-tzak lan bat edo gehiago aurkez dezake. Lanak banaka egin beharko dira, baina LH1eko haurrek binaka aurkeztu ahal izango dituzte.

Bi modalitate izango dira: ipuina eta bertsoa. Gaiari dagokionez, librea izango da, baina euskaraz idatziak, eta originalak eta argitaragabeak izatea ezinbestekoa izango da. Bestalde, lanak ordenagailuz idatzita egon beharko dute (LH1 eta LH2ko haurrek eskuz idatz ditzakete), eta idazlanarekin batera gutunazal itxi baten barruan adierazi beharko dira egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia).

Esan bezala, idazlanak aurkezteko epea apirilaren 10ean amaituko da, 13.00ak arte, eta sariak berriz, apirilaren 30ean banatuko dira, 18.30ean. - A.R.

Últimas Noticias Multimedia