Oiartzunek III. Kirol Astea ospatuko du

Ekitaldi teoriko eta praktikoak hilaren 10etik 17ra burutuko dira eta omendua Artaso izango da

2018(e)ko martxoaren 7a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Oiartzun- Oiartzungo III. Kirol Astea hilaren 10etik 17ra izango da. Aurten, asteburuetara luzatu da, jardunaldi praktiko gehiago egiteko aukera izan dadin.

Aurtengoan, BTT, raketista, mendia, bizikleta… ezagutzeko eta beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera izango da. Horretarako, herriko kirol-eragileekin elkarlana zuzena sustatu da.

Kirol Astearen baitan, hirugarrenez Kirol Saria banatuko da. Aurten, Karrikako Artaso elkarteak jasoko du, xanistebanetan auzoen arteko sokatira txapelketa herrikoia antolatzen daramatzan urte guztien errekonozimendu gisa. Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak (UKABE) herritarrek egindako proposamenen artean, Artaso saritzea erabaki du.

Ekitaldien artean, besteak beste, igandean 8.30ean Eskolarteko XXXI. Mendi Ibilaldia Neurtua burutuko da (izena bihar baino lehen eman behar da girizimendi@gmail.com helbide elektronikoan).

Egitarau osoa www.oiartzun.eus webgunean ikus daiteke. - A.M.

Últimas Noticias Multimedia