Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Genero berdintasuna, baloreak proiektu bihurtuz

genero berdintasunean hezteko eta prebentzio lana egiteko ekintza multzoa jarri dugu martxan aurten

Testua eta argazkia Jaso Ikastola - Jueves, 8 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Emakumeen aurkako indarkeriaren egunean, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin genituen.

Emakumeen aurkako indarkeriaren egunean, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin genituen.

Galería Noticia

Emakumeen aurkako indarkeriaren egunean, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin genituen.

Jaso Ikastola, Nafarroako Elkartasun Sareko kide da. 2017-2018 ikasturteko plangintzaren barruan, Genero Berdintasunean hezteko eta genero indarkeriaren prebentzio lana egiteko, hezkuntza-komunitate osoari zuzendutako ekin-tza-multzoa jarri dugu martxan.

Helburua Ikastolak oso paper garrantzitsua betetze du pertsonen heziketan. Helburua ez da soilik akademikoki heztea, balioetan hezteko konpromisoa ere badugu hezkuntza-komunitatea osatzen dugun profesionalok. Beraz, lan handia egin dezakegu ikastolan ikasleak berdintasunaren balioetan hez daitezen;hala nola, sentsibilizatzea, motibatzea gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruan, genero indarkerian prebenitzea, gizartearen estereotipo sexistak agerian jartzea… Horregatik guztiarengatik erabaki genuen Genero Berdintasuna Proiektua abian jartzea.

Nola egin dugu? Hezkuntza komunitate osoa inplikatu dugu proiektuan: ikasleak, klaustroa eta familiak. Horretarako hainbat jarduera egin ditugu hurrenez hurren:

Prestakuntza jarduera: Kontzien-

tziazioaren lehen urratsa izan da.Genero Berdintasunaren inguruan klaustro osoak (Haur Hezkun-tza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezkoa Bigarren Hezkuntza eta Zuzendaritza) prestakuntza jaso du. UPNAko irakaslea eta ikertzailea Rut Iturbiderekin jorratu dugu. Aukera paregabea izan da hain barneratua ditugun hainbat jokabide desegokiez hausnartzeko eta horiek saihesteko.

Ikasleen esku-hartzea: IPES-ek prestatu dizkigu unitate didaktikoak. Klaustroak aztertu eta klaseetan noiz eta nola landu erabaki da. 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetan zehar landuko da ikastolako etapa guztietan. Proiektuaren xede den gaia programazio didaktikoetan sartuko dugu. Noski, Haur Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lantzen dena adinaren arabera egokitu beharko da. Helburua da ikasleen ehuneko handi batek proiektuan parte hartzea.

Familiak: Familiek era parte hartuko dute proiektuan, uste baitugu kontzientziazio lan honetan pertsona guztien laguntza ezinbestekoa izanen dela. Gurasoentzako Hezkuntza Lantegia antolatu dugu eta bertan, gurasoentzako bereziki bideratutako formazio-mintegia eskainiko digu Rut Iturbidek.

Proiektua ez da amaitu, baina orain arte landutakoaz oso balorazio positiboa egiten dugu. Ikastolan modu sistematikoan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzea ezinbestekoa da. Proiektua ikusgaitasun handia izaten ari da ikastetxean baina abiapuntua besterik ez da. Ikasleak oso modu aktiboan parte har-tzen ari dira proiektuan, irakasleak eta familiak zer esanik ez.

Últimas Noticias Multimedia