hurbiletik

Bardoak, lehiaren azken txanpan

Bigarren fasea Joan zen asteburuan jokatutako saioen bueltan ariko dira asteburu honetan bertsolariak, martxoaren 24ko finalari begira

Viernes, 9 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Aldatzeko saioan lagun ugari bildu ziren eta giroa bikaina izan zen. nafarroako bertsozale elkartea

Aldatzeko saioan lagun ugari bildu ziren eta giroa bikaina izan zen. nafarroako bertsozale elkartea

Galería Noticia

Aldatzeko saioan lagun ugari bildu ziren eta giroa bikaina izan zen. nafarroako bertsozale elkartea

Diario de Noticias

Asteburuan jokatu ziren Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketako bigarren faseko lehenengo saioak. Giro jendetsu eta alaian ospatu ziren, Iruñean, Beran eta Aldatzen. Hauen ondoren, datorren asteburuan bueltako saioak jokatuko dituzte taldeek, eta orduan erabakiko dira zeintzuk izanen diren martxoaren 24an ospatuko den finala osatuko duten hiru taldeak.

Iruñean, Beran eta Aldatzen izan zituzten saioak Bardoek asteburuan. Saio jendetsuak eta giro onekoak izan ziren. Hurrenez hurren, Addams familia, Aldatzea komeni eta Unibertsolariak taldeentzat izan ziren jokoan zeuden puntuak. Bueltako saioak asteburuan izanen dituzte Erratzun, Leitzan eta Lesakan.

Iruñean jokatu zen asteburuko lehen saioa. Etxeko Topa bardo kopa! eta Baztan-Malerrekako Addams familia ziren kantuan Arrano Elkartean. 50 entzule inguruk segitu zuten bizi joan zen saioa eta azkenean bisitarientzat izan zen bigarren faseko lehen puntua.

Ostiralean ere beste saio bat izan zen, Berako Kataku tabernan. 30 lagun segitu zuten herriko Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi eta Leitzako Aldatzea komeni. Saioan jokoan zen puntuan Leitzara joan zen, beste taldeko lau kidek eta entzuleek hala erabakita.

Asteburuko azken saioa Aldatzen jokatu zen, igandean. Martixa elkartea bete zuten 60 lagunek gozatu ederra hartu zuten Larraun da Araitz. Bi dozena eta Unibertsolariak taldeek eskaini zuten saioarekin. Azkenean, hemen ere bisitarientzat izan zen puntua.

Bigarren fasera sailkatzea lortu duten sei talde hauek itzulerako saioak izanen dituzte gaur eta bihar, eta hor erabakiko da zeintzuk diren Lekunberriko finalean kantatuko duten hiru taldeak. Asteburuko saioak Erratzun eta Leitzan jokatuko dira ostiralean eta Lesakan, igandean.

Finala, erran bezala, martxoaren 24an jokatuko da, Lekunberriko Toki Alai sagardotegian, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

hurrengo saioakMartxoak 9, Erratzu:Addams familia (Malerreka-Baztan) eta Topa bardo kopa! (Iruñea)

Martxoak 9, Leitza:Aldatzea komeni (Leitza) eta Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi (Bera)

Martxoak 11, Lesaka:Larraun da Araitz. Bi dozena (Larraun-Araitz) eta Unibertsolariak (Lesaka)

finalaMartxoak 24, Lekunberrin:Otsailaren 2an hasi eta martxoaren 24an bukatuko da Bardoak 2018, Lekunberrin. Finala, lehiaz harago, Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izango da. Iritsi dira Bardoak plazara, haien kantua entzunaraziz. Haiekin gozatzeko tenorea da.