Bizitza ematen diguten zazpi ibai handiak

Uraren Nazioarteko Eguna Martxoaren 22an, energia eta uraren arteko harremana gai nagusitzat izango duen nazioarteko egun hau ospatuko da. Ezagutu ditzagun, bada, gure ibai nagusiak

Viernes, 9 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Munduan, bere luzera edo emariagatik nabarmentzen diren zazpi ibai daukzagu: Amazonas, Danubio, Volga, Mississippi, Ganges, Nilo eta Orinoco.

Munduan, bere luzera edo emariagatik nabarmentzen diren zazpi ibai daukzagu: Amazonas, Danubio, Volga, Mississippi, Ganges, Nilo eta Orinoco.

Galería Noticia

Munduan, bere luzera edo emariagatik nabarmentzen diren zazpi ibai daukzagu: Amazonas, Danubio, Volga, Mississippi, Ganges, Nilo eta Orinoco.Nafarroan, Ebro ibaia dugu nagusi. d.n.Orinocoren inguruan baso izugarria zabaltzen da. d.n.Erromesak, Ganges ibaian. d.n.Danubiok erromantizismoa irudikatzen du, askorentzat. d.n.Volga ibaia ikusgarria da izozten denean. d.n.Mississipik ibilbide berezia dauka. d.n.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente
Amazonas ibaia munduko luze eta emaritsuena da, 6400 kilometrorekin Indian, Ganges ibaia jainkosatzat dute, eta bere uretan murgiltzean bekatuak garbitzen dira

Diario de Noticias

Ura bezalako oinarrizko ondasun batek berezko egun bat merezi zuen egutegian. Kasu honetan, martxoaren 22a izango da Uraren Nazioarteko Eguna. Aurten, ura eta energiaren arteko harremana izango du gai nagusi ekimenak. Ibai eta errekak, nolabait, uraren bizileku dira, eta horrexegatik interesgarria suertatzen da hauek ezagutzea. Guztiek daukate eure garrantzia, noski, baina badira munduan zazpi bere tamaina edo emariagatik nagusitzen direnak.

Tartean, Amazonas ibaia, munduko luze eta emaritsuena. Andeetan jaiotzen da, Peruko Arequipa departamenduan, 5.600 metroko garaieran. Peru eta Kolonbiaren arteko muga eraturik, Brasilekin muga hirukoitza osatzen du. Brasilen ibilbide luzea egin ondoren, Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da. 6.400 kilometro luze da, eta 7 milioi kilometro koadroko arroa drainatzen du.

Munduaren beste bazterrean, Danubio ibaiak Alemaniako Oihan Beltzan du sorburua. Brigach eta Breg erreka txikiek Donaueschingen hirian bat egiten dute, eta hortik aurrera ibaiak Danubio izena hartzen du. Itsaso Beltzera isurtzen da, Errumanian, Danubioren delta zabala osatuz.

Volgari dagokionez, Errusiako mendebaldea zeharkatzen du, eta nazioko ibaitzat jotzen da herrialde horretan. Izan ere, bertako 20 hiri populatuenetatik, 11, tartean Mosku hiriburua, Volgako arroan daude kokatuta. Munduko urtegi handienetako batzuk ere Volgan daude.

Mississippi (algonkineraz: misi-ziibi, “Ibai Handia”) Ipar Amerikako ibairik luzeenetan bigarrena da eta, Missouri adarrarekin batera, munduko hirugarren ibai-sistemarik handiena osatzen du.

Ibai sakratua da Ganges. Hinduismoan jainkosatzat dute ibaia eta bere uretan bainu bat hartzeak bekatuen barkamena eta salbazio esan nahi du.

Bidaia honetan ezin liteke falta Nilo ibaia, noski. Niloren arroak 3.254.555 km² ditu, Afrikako azaleraren %10 inguru. Bi adar nagusi ditu, Khartumen elkartzen direnak: Ekialdeko Afrikatik datorren Nilo Zuria eta Etiopiatik datorren Nilo Urdina. Elkargune honetatik behera ibaiadar aipagarri bakarra, Atbara ibaia da.

Eta bukatzeko, Orinoco ibaira joko dugu. Hego Amerikako ibairik luzeenetariko bat da, 2.140 kilometroko luzerarekin. Munduko hirugarren ibairik jariotsuena da, Amazonas eta Kongoren ondoren.

Últimas Noticias Multimedia