nabarmentzeko

Etwinning sarietako bi, nafarroako ikastetxetara

Ikasleen arteko trukea lantzen Ablitaseko San Babil eta Garesko Padres Reparadores ikastetxeko bi proiektu saritu dituzte Erasmus+ programaren baitan biltzen den ekimenean

Viernes, 9 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuko ordezkariak, eTwinning saria irabazi duten taldeetako ikasle eta irakasleekin.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuko ordezkariak, eTwinning saria irabazi duten taldeetako ikasle eta irakasleekin. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuko ordezkariak, eTwinning saria irabazi duten taldeetako ikasle eta irakasleekin.

Diario de Noticias

Europa mailako eTwinning saria eskuratu dute Nafarroako bi ikastetxetako proiektuek. Ablitaseko San Babil ikastetxeak, Hiritartasun sariarekin, batetik, eta Garesko Padres Reparadores, bestetik, frantses hizkuntzako sariarekin.

Guztira, 700 proiektu aurkeztu dira eta saritutako 14 proiektuen artean daude Nafarroako biak.

“La estrella digital” izeneko proiektuan aritu dira Ablitaseko San Babil Haur eta Lehen ikastetxekoak, Saint Florent Sur Cher-eko (Frantzia) Collège Voltaire ikastetxearekin elkarlanean. Hiritartasunaren saria irabazi du eTwinning Enbaxadorea den

Proiektuak

Juan Peñas Viso irakasleak diseinatu du, Frantziako bere kidearekin batera, eta ikasleak zein euren familiak modu kolaboratiboan landu dituzte konpetentzia digitalak bost arlotan: informazioa, komunikazioa, edukien sorkuntza, segurtasuna eta arazoen soluzioa. Egindako proiektua originaltasunagatik eta aktibitateen diseinua zaintzeagatik nabarmendu dute;izan ere, hainbat lan dinamika erabili dituzte ikasleen interesa erakartzeko, eta zenbait tresna eta aplikazioren bidez esperimenta-tzeko aukera emateko.

Kasu honetan, Frantziaren eta Alemaniaren aldeko botoekin irabazi dute saria, Ablitasekoak 6. mailako ikasleek.

Garesko Padres Reparadores ikastetxeko proiektu irabazlea “Twinlettres : regards critiques sur le monde” deitzen da. Mathilde Hugrel Vidal irakaslearen gidaritzapean aritu dira DBHko 2., 3. eta 4. mailako ikasleak. Frantseseko irakasleen Nazioarteko Elkartearen eta Frantsesaren babeserako Espainiako Zerbitzuaren aldeko botoekin eskuratu dute saria. Izan ere, kasu honetan, frantsesez landutako proiektua izan da, Errumania, Grezia, Tunez, Belgika, Italia eta Murtziako ikastetxe batzuekin batera.

Garesko ikasleena frantseseko idazketa kolaboratibo digitalari buruzko proiektu bikaina da. Mur-tziako Rey Carlos III Bigarren Hezkuntzako Institutukoak (Águilas) ere parte hartu du. Bera izan da Padres Reparadoreseko Mathilde Hugrel Vidal irakaslearekin aritu dena proiektua gidatzen. Ikasleek gutun-kontaketa sortu dute, Montesquieuren Persiako Eskuti-tzetan inspiratuta, eta elkarlanean ikasten aritu dira..

Zer da?eTwinning Erasmus+ programaren atala da, Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako duen programaren atala. Helburua da eTwinning-en parte hartzen duten herrietako irakasle-ikasleen arteko ideia trukea eta lankidetza sustatzea eta harremanak erraztea IKTen bidez. Ekintza hau Europa osoan koordinatzeko, eTwinning-ek Lagun-tza Zerbitzu Nagusia du Bruselan eta herri bakoitzean Laguntza Zerbitzu Nazionala (LZN).