xehetasunak

Jazzaren legenda

Saria, bere ibilbideari Faltzesko saxofoi-jotzaileak, Nafarroako Gobernuak ematen duen Frantzisko Xabier saria jaso zuen joandako otsailan.

Viernes, 9 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Pedro Iturralde bere kontzertuetako batean. javier bergasa

Pedro Iturralde bere kontzertuetako batean. javier bergasa

Galería Noticia

Pedro Iturralde bere kontzertuetako batean. javier bergasa

Diario de Noticias

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, 2017ko “Francisco de Javier” saria Pedro Iturralde Ochoa saxofoi-jotzaile eta konpositoreari eman zion joan zen otsailaren 21ean. “Maisuen maisu, aitzindari eta munduko jazzaren mito bizia” dela esan zuen.

Nafarroako Gobernuak iazko abenduaren 27an erabaki zuen sari hau Pedro Iturralderi ematea, “jazzaren balioak zabaltzeko egindako lan eskergagatik. Jazzaren izena saxofoiari lotua dago jada, eta musika klasikoan berandu sartu den instrumentua baldin bada ere, bere balio eta aukera ia mugagabeak zabaldu eta goresten asmatu du musikariak, sona handiko maisu batek musikatik ateratzen duen magia hori guztia atera-tzea lortuta”. Hitzaldian zehar, Lehendakariak musikaria zoriondu zuen egindako “ibilbide bikainarengatik”;“musikarekiko maitasun-historia” bezala definitu zuen. “Pedro Iturraldek mundu osoa igaro du jazzarekiko berotasuna publikoarekin partekatuaz. Haren izena planeta osoko jazz jaialdietara eta klubetara iritsi da. Gainera, berotasun hori kutsatzea lortu zuen jazza hemen zerbait arraroa bezala ikusten zenean;horrela, saxofoiaren lehen katedra sustatu zuen Kontserbatorio nagusietan”.

Sari honen bitartez, Nafarroako irudia Foru Komunitatetik kanpo sustatu izana saritzen da.

Ibilbidea

Pedro Iturraldek (Faltzes, 1929), 2007an Vianako Printzearen Kultura Saria ere jaso zuenak, Nafarroan igarotako haurtzaro eta gaztaroan zehar jorratu zuen bere musika-bokazio bizia.

Madrilen saxofoi-karrera ikasi ondoren, klarinete-, piano-, biolin- eta armonia-ikasketekin batera, zor-tzi urteko bira egin zuen Europa osoan zehar, eta Madrilgo “Whiski Jazz Club” izenekora itzuli zen gero, non Donald Byrd, Lee Konitz, Hampton Hawes, Ferry Mulligan edo Tete Montoliúren tamainako lehen mailako musikariekin batera aritu zen. “Flamenco Jazz” musika-proiektua estreinatu zuen gerora Berlineko Jazz Jaialdian, 1967an, jazzaren eta flamenkoaren fusioan aitzindari bilakatuz eta nazioarteko ospea erdietsiz.

Musika munduan zabaltzen

Otsailan ospatutako sari banaketan, Uxue Barkosek zera azpimarratu zuen Faltzesko musikariaren inguruan: “Aitzindaria irakaskuntzan eta hedapenean, eta berritzaile nekaezina izan da, halaber, konposaketan”, gogoratu zuen Uxue Barkosek. Era berean, nabarmendu zuen Nafarroako musikaria jazz flamenkoaren jatorrian aurkitzen dela, “garai hartako, 1967ko, esperimentu hartan parte hartzera gonbidatu zuen Paco de Lucia”.

Hori dela-eta, Nafarroa harro dagoela adierazi zuen Pedro Iturraldek “munduan zehar hainbeste musika jarri duelako”, eta lanean jarraitzera animatu zuen. “Publikoa gozarazten jarraitzea da, ziurrenik, saririk onena musikari batentzat, baina, horrez gain, saritzeko zerbait duina da”, esan zuen.

interesekoa

Sarituak:Hauek izan dira aurreko edizioetan saria irabazi duten beste pertsonak: Lizarrako Pablo Hermoso de Mendoza burtzikaria (2009), Lerineko Pedro Ábrego sukaldaria (2010), Ignacio Zoco futbolariak eta María Ostiz abeslariak osatutako senar-emazteak (2011), kargua desagertu arte Madrilen Nafarroako Gobernuaren ordezkari izandako Salvador Estébanez (2012), Lizarrako Javier Urra psikologoa (2013), Manuel Hidalgo idazlea (2014), Montxo Armendáriz zinema-zuzendaria (2015) eta Juan Miguel Sola sukaldaria (2016).

Irakaskuntzan:Irakaskuntzari dagokionean, Saxofoi-katedran jardun izan da Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan.