Tarazonicaren bide berdea, Nafarroaren hegoaldean

Viernes, 9 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Bi emakume, Tarazonicaren bide berdean. f. P-N.

Bi emakume, Tarazonicaren bide berdean. f. P-N.

Galería Noticia

Bi emakume, Tarazonicaren bide berdean. f. P-N.

Natur bideek, antzinako trenbideei jarraitzen dizkieten bideek, eskualde bateko paisaia eta kultura ikusi, sentitu eta gozatzeko aukera desberdina ematen dute. Tarazonicaren Natur Bidea oinezkoendako eta bizikletendako egokitua dago. Tutera hiri monumentalean hasten da, Nafarroako hegoaldean, alegia, eta 22 kilometro egiten ditu bide leun eta atseginetik.

Ebro ibaiaren baratzeetara eramaten gaitu, baita Moncayo mendi handira ere. Moncayo Aragoiko lurretan dago, eta gailurretik (2.315 metro) lautada menderatu eta gure aurrerapausoak zaintzen ditu, urrutitik, ibilbidearen jomuga den Tarazona herri interesgarrira iritsi arte.

Nafarroako hegoaldean, Erriberan, Tarazonicaren Natur Bidea dago, Tutera(Nafarroa) eta Tarazona (Zaragoza) lotzen zituen antzinako trenbidetik doana. Bidea erabat egokitua eta seinaleztatua dago oinezkoentzat zein bizikletentzat, eta erraz-erraza da egitea. Malda leun-leuneko paisaia gozatuko duzu bidean: Queiles ibaiaren inguruko lurrak, labore ureztatuetako ibarrak eta Moncayo mendiaren azpiko lurrak.

Tutera eta Tarazona lotzen zituen bide estuko tren xume hori 1885. urtean hasi zen ibiltzen. Motel-motel zihoanez, izengoiti xelebrea jarri zioten: “Escachamatas” . 1953. urtean errailak zabaldu ziren, zerbitzua hobetze aldera, baina gero eta gutxiago erabiltzen hasiko zen laster, eta 1972. urtean itxi zen behin betikoz.

Bidea Tuterako trenbide geltokian hasten da. Erriberako hiriburua atzean utzi aurretik, plaza bat aurkituko duzu;bertan, tren-makina ikusgarria dago, lurrun bidez ibiltzen zena.

Últimas Noticias Multimedia