Trenik gabeko trenbideak, bide berdeak

Bost bide berde Pirinio aldea, Nafarroa Erdialdean edota Erriberan, bizikletaz edo oinez ibilaldi atseginak egitea maite dutenek aukera ederrak topatu ditzakete.

Viernes, 9 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Hainbat txirrindulari, Vasco-navarro trenaren bidea jarraitzen. R. Usúa

Hainbat txirrindulari, Vasco-navarro trenaren bidea jarraitzen. R. Usúa

Galería Noticia

Hainbat txirrindulari, Vasco-navarro trenaren bidea jarraitzen. R. UsúaBidasoako bidearen bazterrean, baserri politak ikusi daitezke. Ondikol

Diario de Noticias

Bide berdeak garai bateko trenbideetatik barna joaten diren bidexkak dira, eta eskualde bateko paisaia eta kultura beste modu batez ikusi, sentitu eta gozatzeko aukera ematen digute. Historiaz eta xarma naturalez beteriko bideak dira, ia zirkulaziorik gabeak, alternatiba osasuntsu, erraz eta segurua ziklismoa edo mendi-ibilaldiak egiteko.

Piriniotan, bide berde hauek aurkitu ditzakegu: Bidasoaren bidea, Plazaolaren bidea eta Irunberriko arroilaren bidea. Bidasoaren bide berdea (35 km, Legasatik Endarlatsaraino): Bidasoa ibaia bidelagun dugula, baserriak, herri tipikoak eta bunker ahaztu bat edo beste han-hemenka dituzten larre berdeetan barna ibiltzen da. Tren Txikito esaten zioten, trenbidearen zabaleragatik (0,92m).

Plazaolaren bide berdea (54 km;haietatik, 32 Nafarroan barna, Lekunberritik Andoainera): Iruña eta Donostia lotzen zituen bapore-trenak 1958an utzi zion ibiltzeari;Lekunberriko geltokitik, berreskuratutako tartea Larraungo edo Leitzarango paisaia ederren artean doa, baso eta belardien artean.

Irunberriko arroilaren bide berdea (6,38 km, Irunberritik Ledeara): kareharrizko horma bertikal-bertikalek osatutako sakanak, ibai baten xuxurlak, saiarreen hegoek moztutako airea eta tren baten triki-traka itzaliaren oihartzuna, Espainiako lehen bidaiari-tren elektrikoarena. “Irati” trena izan zen, Irunberriko Arroilaren Natur Erreserban barna zihoala.

Nafarroako erdialdean, Vasco-navarro trenaren bidea daukagu (27 km, Murietatik Antoñanaraino, Araban). “Cangrejero” ere esaten zioten tren horren aztarnari segika ibili nahi duenak hainbat oztopo natural gainditu beharko ditu. Kolore suabeak eta zereal-soroak nonahi zabaltzen dira mendien artean zulatutako bide horren inguruan.