Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Lartxi, gure ikastetxeko laguna

noizean behin etortzen da gure eskolara, baina badakigu beti dagoela gurekin, ez ikusi arren

Testua eta argazkia Patxi Larrainzar I.P. - Sábado, 10 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Lartxi, gure ikastolako lagun maitea.

Lartxi, gure ikastolako lagun maitea.

Galería Noticia

Lartxi, gure ikastolako lagun maitea.

etxeko berriak

Lartxi gure eskolako lagun txiki-handia da. Momentu horretan eskolan zeuden 4., 5. eta 6. mailako ikasleek sortu zuten. Horretarako, lan handia egin zuten prozesu parte hartzaile baten ondorioz. Lartxiren izena gure eskolako (Patxi Larrainzar) izenetik abiatuta asmatu zuten. Bere irudia froga eta ideia askoren artetik aukeratua izan zen. Ongi begiratuz gero, Lartxiren bizkarrean dauden hegoak, gure eskolako logoa dela ikusiko duzue. Geroztik, Lartxik gure eskolako bizitzan gero eta parte hartze handiagoa du, adibidez, komiki bat sortu zen, horma-irudiak egin izan ditugu, abestia ere badauka... eta Lartxi erraldoia ere badugu.

Oso maitatua da eskolan, izan ere, Lartxi noizean behin eskolara etor-tzen zaigu bisitan eta guk ez ikusi arren badakigu gurekin dagoela. Askotan eskutitzak jasotzen ditugu eta horiekin batera kantak, jolasak... bidaltzen dizkigu. Galdetuz gero, eskolako guztiok (ikasle, guraso, irakasle, langile...) zer esana izango dugu.

Gaurkoan, txikienei eskatu diegu Lartxi nor den azaltzea zuek ere ezagutu dezazuen. Hona hemen Haur Hezkuntzako haurrek emandako azalpenak:

“Lartxi gure laguna da, Patxi Larrainzarreko maskota. Helikopteroa bezalakoa da eta hegan egiten du. Oso txikia da eta horregatik ezin dugu ikusi. Matxinsalto, koloretako tximeleta, xomorro... itxura du. Jantokira joaten garenean ikusten dugu, atezainen ondoan dago. Patxi Larrainzarren berak agintzen du eta berak gure munduan euskara asmatu zuen.

Burua txuria eta erraldoia dauka, gainerako zomorroen antzera belarri luzeak (antenak) eta lau hego ditu: urdina, berdea, gorria eta laranja, 4 beso luze ditu eta 2 hanka.

Lartxi xarmangarria, txiki maitagarria, polita, jatorra, azkarra, alaia, jostuna, arrantzalea (arrainak harrapatzen ditu eskolara ekar-tzeko), ona, txintxoa, koloreduna, indartsua, zoragarria eta ausarta da.

Gure laguna oso txikia denez, leku askotan bizi daiteke: Arrotxapean, gure eskolan, gure etxeetan, mendietan, kobazuloetan, zeruan, lore batean... bere lagunekin (erle, marigorringo, kakalardo, liztor eta tximeletekin...) eta gure bihotzetan.

Guk bezala, berak ere, euskaraz hitz egiten du. Gainera guri euskaraz hitz egiten laguntzeko, jolasak ekartzen dizkigu. Honela, euskaraz jolasten ikasten ari gara eta guk euskaraz hitz egiten dugunean oso pozik jartzen da.

Gure Lartxi maitagarria oso jatun ona da eta elikagai osasuntsuak jaten ditu: fruta, lekaleak, haragia, ogia, barazkiak, loreen polena. Loreen bitaminak xurgatzen ditu eta tripako mina duenean hostoak jaten ditu.

Bukatzeko, aipatu behar dugu, Lartxiri marraztea gustatzen zaiola eta hegan egiten duenez, lore eta tximeleten artean ibiltzea ere. Hala eta guztiz ere, gehiena gustatzen zaiona gu lagun onak izatea eta Lartxi xarmangarria kanta abestea da”.

Lartxi xarmangarria / txiki maitagarria / lagun zoragarria / beti ongi etorria. (Doinua:Harri koxkor batekin).