Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
oarsoaldea

Zumarte handitzeko esleipen lehiaketa abiatu du Usurbilek

Lanen gehienezko inbertsioa bi milioikoa da eta urtebetean amaituko dira

Aitziber Muga - 2018(e)ko martxoaren 11a, igandea - 06:03etan eguneratua

Zumarte musika eskolako handipenaren fotomuntaketa.

Galería Noticia

Zumarte musika eskolako handipenaren fotomuntaketa.

Usurbil- Aste honetako ez ohiko bilkuran, Usurbilgo Udalbatzak Zumarte musika eskolaren gainean bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: alde batetik, Zumarte birgaitu eta handitzeko exekuzio-proiektua onartu zuen, eta, beste alde batetik, obra kontratua eslei-tzeko kontratazio espedienteari argi berdea eman zion. Bi erabakiak aho batez onartu ziren.

Exekuzio proiektuaren alderdirik azpimarragarrienak azaldu zituen Xabier Arregi alkateak. Lehenik eta behin, nabarmendu zuen egungo eraikina birgaitzea, hots, berregokitzea, hobetsi zela, eraikina bota eta berria egin ordez. Edonola ere, ikuspegi ekologikoa landu da.

Halaber, exekuzio-proiektua elkarlan prozesu emankor baten emaitza izan da: udal teknikariak, proiektuaren egileak eta Zumarteren erabiltzaileak aritu dira lanean. “Hasieratik beren beharrak, iritziak eta proposamenak hartu dira ain-tzat. Proiektuaren diseinuan, horrenbestez, denbora asko behar izan da, baina hori inbertsio bat da gerora begira, bermatu egingo baitu erabilera egokia”, azpimarratu du. Eraikin berrituan musika eskolarako eta Orbeldi dantza taldearentzat lekua egongo da.

Esleipenaren inguruan prozedura irekia abiatu da eta obren iraupena urtebetekoa izatea zehaztu da. Halaber, obren kostua, gehienez ere, bi milioikoa izango da, BEZa barne. Alkateak nabarmendu duenez, hainbat klausula sozial txertatu dituzte pleguetan, besteak beste, enpleguaren kalitatea bermatu ahal izateko. Hala, kontratu egonkorrak egin beharko dituzte enpresek eta, gutxienez, sektoreko hitzarmen kolektiboa ezarri beharko diete langileei. Langileen lan baldintzak hobetzeak puntuazioa igotzea dakar.

Bestalde, geotermiaren eta egurraren lanketa egiteko, lan horiek eremu horretan espezializatutako enpresei azpikontratatu beharko zaizkie.

Orain espedientea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 29 eguneko epea dago proposamenak aurkezteko. Hala, apirilaren bukaerarako lanak esleituta izatea aurreikusten du Udalak.