Autobusak ez dira Sanjuandegin geratuko aste osoan zehar

Eregi - 2018(e)ko martxoaren 11a, igandea - 13:50etan eguneratua

Azpeitia - Udala igerileku ondoko kalean ur-hoditeria aldatzeko lanak egiten ari da azken hilabeteotan. Azken fasean sartu dira obrak, eta asfaltatze lanak egiteko autobusen-tzat egun batzuetarako pasoa itxi beharra dago. Hala, bihartik ostiralera autobusak ez dira geldituko Sanjuandegin. Garajeetako sarrera-irteerak egiteko aukera mantenduko da, baina baliteke zenbait momentutan ezin egin ahal izatea.