Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Errigora, Nafarroa hegoaldetik zubiak eraikitzen

HILAREN 20RA ARTE LUZATUKO DA HEGOALDEKO UZTA Euskal Herriko sukaldeetara eramango duen kanpaina.

Testua Miren Mindegia - Lunes, 12 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Errigorako kideak, kanpainetako baten aurkezpenean.

Errigorako kideak, kanpainetako baten aurkezpenean. (Utzitakoa)

Galería Noticia

Errigorako kideak, kanpainetako baten aurkezpenean.Abian dagoen kanpainan, olio birjina eta kontserbak eskatu daitezke.

Elkarrengandik 6-7 kilometrora lan egiten duten arren, Juliok eta Ninok ez zuten iaz arte elkar ezagutu. Juliok -San Adrianeko Ebron kontserba enpresako ekoizlea- eta Ninok -nekazaritza ekologikoa lantzen duen Carcarreko nekazaria-, argi ikusi zuten bata bestearen beharra zeukatela, eta aisa lortu zuen akordio bat lo-tzea. Hala, gaur egun Ebronek Ninoren orburu eta tomate ekologikoa elaboratu eta saltzen ditu, betiere nekazariarentzat bidezkoa den prezio batean. Nola? Produktuak zuzenean kontsumitzailearengana helaraziz, merkatuaren zirkuitua laburtuz. Guzti hau ez litzateke gertatuko, hala ere, ez balitz nekazari, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubiak eraikitzea helburu duen ekimen batengatik: Errigora.

Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritar honen baitan, Julio eta Ninorena bezalako hamaika istorio biltzen dira. “Zubigintza esango genuke dela Errigoran egiten duguna”, azaltzen du Txaber Larreategik, ekimenaren komunikazio arduradunak. “Berez elkarrekin harremanik ez zeukaten sektoreak, edo bizkarra emanda zeudenak, elkarrekin jartzen ditugu, horien arteko zubiak eraikiz”.

Hala, Nafarroa hegoaldea ardatz hartuta, eremu horretan lantzen diren produktuei Euskal Herrian bidea ematen zaie, “euskaratik, euskararako eta euskaraz”. Joandako martxoaren 6tik datorren 20ra bitartean, Errigorak Hegoaldeko uzta, eskutik eskura kanpainaren bosgarren edizioari ekin dio, Zubi bat sukaldera lemapean. Egun hauetan, oliba-olioa eta kontserbak ekimenaren webgunetik eskatu daitezke.

“Errigorak, kontsumetzaileengana zuzenean heltzeko aukera bat eskaintzen die nekazari eta ekoizleei, eta ez dago zalantzarik hori onuragarria dela. Aldi berean, kontsumitzailearentzat ere onuragarria da produktuak zuzenean bere sukaldera iristea. Zubi lan horri esker, euskaraz kontsumitu nahi duen pertsonekin topatzen da ekoizlea, eta horrek bultzatzen dio, adibidez, produktuak euskaraz etiketatzera, edo webgunea ere euskarara itzultzera”.

Nafarroa hegoaldeko nekazaritza eta euskara ardatz bezala hartuta, elikadura eta kontsumo burujabe baten aldeko apustu argia dela adierazten du Larreategik, halaber: “Errigora, kontsumitzaile sare batek, Nafarroa hegoaldeko ekoizleak, Euskal Herriko euskaltzaleak eta, orokorrean, herrigintzan interesa dutenak osatzen dugu. Bakoitzak bere tokitik, bertan topatzen dugu elkar. Elikadura eta kontsumoaren burujabetzaren ingurura hurbildu dugu euskara, eta alderantziz: Nafarroako hegoaldeko nekazariak euskarara hurbildu ditugu Errigoraren bidez”.

Sarea josten Urtetik urtera indar-tzen eta zabaltzen joan den sarea osatu du Errigorak. Lehenengo edizioa, Txaberrek gogoratzen duenez, 2013an egin zen, nahiz eta hazia aurreko urtean landatu zen. 2012an, Zazpiak Bat Harreman Sareak lan talde bat osatu eta proiektua abiarazi zuen. Kasu hartan Ikastolen Elkartearekin elkarlanean garatu zen ekimena, eta denetara 1.500 saski bana-tzea lortu zen.

Honen arrakasta ikusita, 2013an proiektuaren nortasun eta antolakuntza definitu ziren, Errigora bezala izendatuz. Ordutik, urtean bitan egiten dira kanpainak. Udazkenean, Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka izenekoa jorratzen da, Ikastolen Elkartearekin, Zazpiak Batekin, Sortzenekin eta AEK-rekin elkarlanean. 50 euroko produktu sorta finkoak banatzen dira kanpaina honetan, eta irabazien %25 euskara ofiziala ez den eremuko euskalguntzako proiektu desberdinetara bideratzen da.

Orain abian dagoen kanpainan, aldiz, helburua “funtzionalagoa” dela aipatzen du Larreategik. Izan ere, kontsumo ohitura berriak ezartzea eta finkatzea bilatzen du. “Helburua Nafar hegoaldeko produktuak, urrunekoen ordez, gure sukaldeetara ekartzea litzateke: udazkeneko saskian dastatu eta gustatu zaigun hori, prezio zuzen eta erakargarrian urte osorako eskuratu ahal izatea”. Bertako produktuen kontsumoa erraztu eta ekoizpena sustatzea, alegia. “Asmo horrekin, oliba-olio birjina estra eskaini izan dugu otsaila-martxoan eta kontserba-loteak maia-tza-ekainean, euskaraz etiketatua eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan”.

Errigorak aurrera egin ahala, bere inguruan eratu duen sarea trinkotzen joan da edizio bakoitzarekin. 2014ean 1.500 familik eskuratu zuten olioa euren etxean, eta iaz 6.000 etxetara heldu zen. Hasieran lau ekoizle edo elaboratzaile izan ziren ekimenarekin bat egin zutenak -bakoitzak nekazari talde bat biltzen zituelarik- eta gaur egun 14 dira jada, ehunka nekazariren produktuei irteera emanez.

Guzti hori, Larreategik azpimarra-tzen duen bezala, ez litzateke posible izanen auzolanaren bultzadarik gabe. Izan ere, pertsona andana dira herriz herri Errigora zabaltzen lagundu dutenak, banaketa lanetan, materialak prestatzen edo bestelako jardueretan laguntzen. Hasieran Euskal Herriko 30 herritan garatzen zen kanpaina dagoeneko 70 herritara zabaldu da jada.

Etorkizunera begira Etorkizun hurbilean, Txaberrek dioen bezala, abian dagoen kanpaina zabaldu eta indartzeko erronka dauka Errigorak, dagoeneko egin diren eskaera kopuruak hala adierazten badu ere.

Baina hurrunago begiratzerik ere badago. “Kanpainetatik aparte, modu iraunkorragoan produktu horien plazara eramateko bideak zabaltzeko erronka daukagu”, adierazten du. “Denda txikiekin eta kontsumo elkarteekin loturak egitea ere garrantzi-tsua iruditzen zaigu, adibidez. Guzti hori, gure filosofia mantenduz. Ezin duguna da, nekazariak irabazten duena baino zazpi aldiz gehiagoko kostea izatea azken produktuak. Edo bestela esanda, kontsumitzaileak ordain-tzen duena baino zazpi aldiz gutxiago jasotzea nekazariak”.

etiquetas: nafarroa, errigora

Últimas Noticias Multimedia