“Jostailugilea’ antzerkiak balore asko eta garrantzitsuak transmititzen ditu”

Ordiziako Urdanetako Ahotsak abesbatzak antzerki berri hau ostiralean estreinatuko du, 19.00etan, herri antzokian

M. Aranburu - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Antzerkiaren antolatzaile eta bertan parte hartuko duten batzuk, Barrena jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.

Antzerkiaren antolatzaile eta bertan parte hartuko duten batzuk, Barrena jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.

Galería Noticia

Antzerkiaren antolatzaile eta bertan parte hartuko duten batzuk, Barrena jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.

ordizia- “Iparraldeko lurretan, zuhaitzez inguratutako etxola batean, jostailugile bat bizi zen. Basoko egur sendoa erabiltzen zuen jostailuak egiteko eta hauek famatuak ziren mundu osoan”. Horrela hasiko da Ordiziako Urdanetako Ahotsak abesbatzak eta Emotio taldeak martxoaren 16an, arratsaldeko 19.00etan herri antzokian, eskainiko duten Jostailugilea antzerkia, Urdaneta ikastetxearen laguntzarekin batera. Ordu bete pasa iraungo du emanaldiak eta dagoeneko sarrerak salgai daude, Barrena jauregian, 5 euroan. Gainera, egunean bertan, antzerkia hasi baino lehenago ere jarriko dituzte sarrerak salgai, antzokiko lehiatilan bertan. Kasu honetan, goiko aldekoak ez dira zenbakituak izango, baina behekoak bai.

Debora Herrero izango da emanaldiko zuzendaria: “aurtengo musikala aurkeztuko dugu. Izatez gidoia Josu Elberdinena da eta zoragarria da, harrapatu egiten zaitu. Baina guk moldatu egin dugu Ordiziako 750. urteurrenera gerturatzeko asmoz”. Horregatik hainbat aldaketa egin dituzte Ordiziako historia ere agertu dadin, eta hala, azokak garran-tzia handia izango duela aurreratu du Herrerok: “azokari indarra eman nahi izan diogu. Bertan aurkituko du jostailugileak izango dituen arazoen interbideak”.

balorez betetakoaTaula gainera igoko direnak “puntako aktoreak” direla ere nabarmendu du zuzendariak: “besteak beste, Gorka Lariz izango da jostailugilearen papera hartuko duena. Horrez gain, sorginak, druidak, pailazoak, tximeleta, loreak... denetik izango dugu taula gainean, haurrak, gaztetxoak zein helduak ere bai. Bestalde, Marisol Caverok egingo ditu narratzaile lanak”. Cavero Urrup taldeko kidea da eta Urdaneta abesbatzako lehendakaria ere bai. “Duela urte batzuk ere antzeztu genuen antzerki hau, baina oraingoan berreskuratu eta moldaketa batzuk egin dizkiogu. Deborak izan zuen ideia eta segituan esan zigun zein zen bere intentzioa. Noski, guk ere baiezkoa esan genion. 60 lagun inguru igoko gara taula gainera eta gozada bat izan da horrela lan egiteko aukera izatea”, zehaztu du.

Antzerkia balorez beteta dagoela ere azaldu nahi izan dute. “Jostailugileak balore asko eta garrantzitsuak transmititzen ditu, mezua oso interesgarria da. Maitasuna eta babesten gaituen ingurua izanez gero, maitasun horrek oztopoak gainditzen lagunduko digu. Horrez gain, inoiz ere ez dela etsi behar erakusten digu, beti jarraitu behar dela nahi dugun horren atzetik”, adierazi du Herrerok.

Gainera, zuzendariak berretsi du adin guztietako pertsonei zuzendua dagoela eta “barrenean daukagun gauza askoren irtenbidea” nola aurkitu erakusten duela: “kanpoan nahiz eta asko bilatu, zoriontasuna barrenean bilatu behar dela gogorarazten du”.

Musikak ere izango du bere garrantzia. Emanaldian 9 agerraldi izango dira eta guztietan zuzenean joko dute musika. “Hasieran musika lasaia izango da, baina beste ba-tzuetan indar handia izango du”, agertu du. Eskusoinu joleak, zeharkako xirulak, pianoak eta perkusioak hartuko du antzokia. “Eskainiko dugun produktuari begira kalitatea bermatu nahi dugu, gauza on bat erakutsi nahi dugu. Eskola ikuskizun soil bat baino gehiago izango da, dudarik gabe”.

Últimas Noticias Multimedia