Lander Garrok literatura tailerra emango du

A.R. - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:40h

Getaria - Lander Garro idazleak Dialogoak literaturan. Nola sortzen dira elkarrizketak? literatura tailerra eskainiko du Getarian. Martxoaren 24ean, apirilaren 7, 14 eta 21ean emango du Getariako liburutegian, 10.00etatik 13.00etara, eta guztira, 12 orduko tailerra izango da. 30 euro ordaindu beharko dira eta ostirala baino lehen eman beharko da izena udaletxean, 943 896 024 telefonora deituta edo kultura@getaria.eus helbidera idatzita.