Mokadu txikiak sukaldaritza tailerrean lekua dago

M.S.S. - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:23h

VILLABONA- Mokadu txikiak izenburua daraman sukaldaritza ikastaroa egiteko bigarren talde bat osatu du Villabonako Udaleko Kultura sailak eta, jakinarazi dutenez, badago tokia oraindik. Bigarren talde hori martxoaren 20 eta 21ean bilduko da, 19.00etatik 22.00etara. Prezioari dagokionez, aurrekoan bezala mantenduko da, hau da, 40 euro ordaindu beharko dute Villabonan erroldatuta daudenek eta 48 euro, gainerakoek. Izena emateko aukera dago oraindik Zure-tzat bulego berrian 943 692 100 telefono zenbakira deituta edo zuretzat@villabona.eus korreora idatzita.

Últimas Noticias Multimedia