Asteburuko bertso saioan ondoren, erabaki da Bardoen finala

Addams familia, Aldatzea komeni eta Unibertsolariak taldeak sailkatu dira

Miren Mindegia Utzitakoa - Miércoles, 14 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Addams familia eta Topa BArdo kopa! taldeko bertsolariak, Erratzun jokatutako finalaurrekoan.

Addams familia eta Topa BArdo kopa! taldeko bertsolariak, Erratzun jokatutako finalaurrekoan.

Galería Noticia

Addams familia eta Topa BArdo kopa! taldeko bertsolariak, Erratzun jokatutako finalaurrekoan.

iruñea- Nafarroako taldekako bertsolari txapelketa bere azken txanpan sartu da dagoeneko, joan zen asteburuan jokatutako saioen ostean. Bigarren faseko azken hiru saioak jokatu ziren asteburuan eta horien ostean hiru taldek lortu dute Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenerako finalerako txartela. Baztan-Malerrekako Addams familia, Leitzako Aldatzea komenieta Lesakako Unibertsolariak izango dira martxoaren 24ko Lekunberriko finalean kantatuko duten hiru taldeak.

Ostiralean Erratzun Addams familia eta Topa Bardo kopa! taldeak izan ziren kantuan. Herriko Zubipunta taberna lepo bete zen eta saioa parekatua joan bazen ere, azkenean etxekoek lortu zuten haien bigarren puntua eta finalerako txartela eskuratu. Ostiralean ere, Leitzako izan ziren Bardoak.

EtxekoAldatzea komenitaldeak, Berako Ibardin: Hiru ta lau dira zazpitaldearen bisita jaso zuen. 50 lagun izan ziren gaztetxean saioa segitzen. Kasu honetan ere etxekoek eskuratu zuten jokoan zen puntua eta bi saioak irabazita, Lekunberriko finalerako sailkatzea.

Azkenik, igandean Lesakako Arrano elkartean bigarren faseko azken saioa jokatu zuten Unibertsolariak eta (Larraun da Araitz) Bi dozenataldeek. 50 lagunek segitu zuten saioa bertatik bertara. Lesakarrek irabazi zuten saioa eta finalerako sailkatu ziren.

Horrenbestez, aurtengo Bardoek badituzte finalistak: Baztan-Malerrekako Addams familia(Iker Gorosterrazu Elizagoien, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien eta Alazne Untxalo Erregerena bertsolariekin), Lei-tzako Aldatzea komeni (Diego Riaño Barroso, Mikel Azpiroz Hernandorena, Aitzol Eizmendi Astibia, Xabat Illarregi Marzol eta Joanes Illarregi Marzol) eta Lesakako Unibertsolariak(Eneko Fernandez Maritxalar, Iban Garro Alzuri, Josu Sanjurjo Alzuri eta Jon Silveira Etxeberria). Finala martxoaren 24an jokatuko da, Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian. Hiru talde horietatik aterako da Bardoetako laugarren edizioko irabazlea. Finalerako zein ondoko afarirako txartelak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

bardoen finala

Martxoaren 24ean, 17.30ean, Lekunberrin. Bardoen finala besta giroan ospatuko da, Toki Alai sagardotegian.

Sarrerak. Finalerako zein ondoren izanen den afarirako txartelak salgai daude bertsosarrerak.eusatarian.

etiquetas: nafarroa, bertso

Más sobre Cultura

ir a Cultura »