Beran ere bestetako programaren azal bila

Lanak ekainaren 1a arte aurkez daitezke eta 400 euroko saria izanen du irabazleak

Miércoles, 14 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

bera- Bestak prestatzen hasiak dira Beran eta egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Kultur Batzordeak. La-nak ekainaren 1eko 13.30 baino lehen aurkeztu be-harko dira Herriko Etxeko Bulegoetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eu-rokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.

Nahi duen guziak parte hartu ahal izanen du lehiaketan, eta nahi ber-tze lan aurkeztu ahal izanen ditu. Azalak Berako besta giroa islatuko du. Azalean Berako Bestak 2018 testua agertu be-harko da nahitaez eta ez du bertzelako testurik eramanen. Gaia, estiloa eta erabilitako teknika libre izanen da, betiere Berako besta giroa islatzen badu. Lanek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Gainera, genero irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute.

Formatuari dagokionez, argazkia edo irudiak kolorezkoak izanen dira, paperean aurkeztuko da, eta bertikala izanen da, 18x27 zm.koa. Euskarri gogor batean aurkeztu beharko dira eta modu egokian paketatuak. - A.A.A.