Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Aisialdirako hezitzaileak euskaraz hezten

Nafarroan lehenbizikoz, bi ikasle talde modu teoriko eta praktikoan etorkizuneko hezitzaile izateko lanetan ari dira

Testua eta argazkia Paz de Ziganda Ikastola - Jueves, 15 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Ikastaroko partaideetako batzuk: Maider, Amaia, Arantxa, Ane, Irati, Irune, Maider, Ainara eta Uxue.

Ikastaroko partaideetako batzuk: Maider, Amaia, Arantxa, Ane, Irati, Irune, Maider, Ainara eta Uxue. (PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA)

Galería Noticia

  • Ikastaroko partaideetako batzuk: Maider, Amaia, Arantxa, Ane, Irati, Irune, Maider, Ainara eta Uxue.

Haur eta Gazteen Aisialdirako Jardueren Dinamizazioa ikastaroa Ikastolen Elkarteak sustatutako AISIOLA eskolaren barne kokatzen da. Eremu teoriko eta praktikoa duen ikastaroa da. Ikasleei heziketa integral bat eskaintzeaz gain, xede nagusia aisialdiko esparrua euskalduntzea da. Urrian hasi zuten ibilbidea Paz de Ziganda Ikastolako eta San Fermin Ikastolako ikasleek osatzen duten taldeek.

Ikastaroak aisialdian euskararen presentzia bermatzea eta indartzea du helburu. Bestetik, hezitzaile gaiek aisialdi heziketaren planteamendu hezitzaile, pedagogiko eta metodologikoak ezagutzea. Hirugarrenik, haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko ekimenak aurrera ateratzeko eta talde zein elkarteak dinamiza-tzeko ezagupen teoriko eta baliabide praktikoak ezagutzea. Baita begirale taldeetan garatzen den heziketa estiloa eta izaera bizitzea ere.

Hezkuntza aktiboa Metodologiari begiratuz, ikastaroak hezkuntza aktiboa du oinarri. Hori horrela, motibazioan, bizipen sistematikoan, esperientziatik ikastean eta ekintza-hausnarketa-ekintza dinamikan dihardute. “Aisiolan argi dugu Hezkuntza prozesua ez dela soilik ikuspuntu akademizista batetik begiratu behar, elementu ugarik parte hartzen dute eta. Aisialdia ez da isolatua dagoen zerbait, gazte eta haurraren hezkuntza prozesuaren beste atal bat da, pertsonen garapena gehien ahalbideratzen duen denbora tartea. Horregatik, aisialdiko hezkuntzak Ikastoletan behar duen garrantzia dauka”, dio Iraultza Urrutia Aisiola Begirale Eskolako arduradunak.

Arlo pedagogikoari dagokionez, ikastaroaren aldi teorikoak hiru modulu barneratzen ditu eta gai hauek biltzen dituzte: talde dinamika, legedia, antzerkia, kudeaketa, sormena, soziologia, programazioa, hezkidetza, euskara suspertzailea, inklusioa, heziketa astialdian, lehen sorospenak, euskal jolasak, psikologia ebolutiboa, naturaren pedagogia. Bestalde, praktikak egiteko lekuak, ugariak dira: udalekuak, udaleku irekiak, Ikastolako gelaz kanpoko eremuan, ludoteketan eta aisialdi elkarteetan.

“Paz de Zigandan burutzen ari garen ikastaroa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak homologatuta eta araututa dago, eta ikastaroa amaitzean, Europar Batasun osoan balioa izango duen Haur eta Gazteen Aisialdirako Jardueren Dinamizazioa izeneko 2. mailako Gaitasun Ziurtagiria titulu ofiziala jasoko dute ikasleek”, ziurtatu du Urrutiak.

Aisiola, eskola AISIOLA Ikastolen Elkartearen hezkuntza ikuspegian oinarritzen da. Proiektu hezitzaile eta euskalduna da. Aisialdian oinarritutako kalitatezko hezkuntza proiektua da, baloreetan oinarritutako proiektu hezitzaile integrala. Horrela, ikastoletako aisialdiko proiektu hezitzaileak are gehiago aberasteko atea zabaldu du, heziketa integralaren bidean pausu kualitatibo garrantzitsu bat emanez.

Horrela argitu du Iraultza Urrutiak: “Haur eta gazteen heziketan parte hartzen dugu eta parte hartu nahi dugu: Giza balore eta gaitasunez hezten ditugu, pertsonak bezala erantzukizunak hartzeko gai izan daitezen, aisialdiaren erabilera eraikitzailea egiten dugu, eraldatzailea;formazio euskaldunean hezi nahi ditugu, aniztasunean, elkarbizitza eta errespetu osoarekin;eta jarrerak lantzen ditugu: talde lana, elkarrizketa, enpatia, parte hartzea, kooperazioa, elkartasuna…”. Informazio gehiago: www.aisialdia.eus.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, ikastolak