Altxata elkartearen batzarra

Jueves, 15 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

etxalar- Altxata elkarteak urteko batzarra eginen du igandean 12.30ean. Iazko batzarraren akta irakurri eta, bazkideek hala erabakitzen badute, onartu ondotik, iazko kontuak eta aurtengo aurrekontua aztertuko dute lehenik. Ondotik, Gasna Feriari buruzko kontuak, San Juan suaren antolaketari dagozkiona, Usategietako Igandea, dantzak, pilota, mugikorra, Laboral Kutxako dirua, zuzendaritza batzordearen aldaketa eta bertzelako galderak eta erantzunak izanen dituzte hizpide gai-ordenean. - A.A.A.