xehetasunak

Abiatu da ‘irakurri, gozatu eta oparitu’

Bi hilabetez | Astelehenean abiatu zen euskarazko liburuen irakurketa sustatzeko ekimena, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta

Viernes, 16 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpainaren irudia.

‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpainaren irudia. (utzitakoa)

Galería Noticia

‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpainaren irudia.

Diario de Noticias

Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, Gozatu eta Oparituegitasmoaren edizio berri bat jarriko du martxan, hamabigarrena, zenbait euskara elkarte, udal, liburutegi eta liburu dendarekin batera. Hainbat Udal eta Mankomunitate, Nafarroako Foru Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak zein eta Bizkaiko Foru Aldundia beharrezko babesleak izango dira.

Egitasmo honek, 12. urtez, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatuko ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz.

Egitasmoa tokian tokiko euskaltzaleen elkarteen, Udalen, liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker burutzen da, eta herrietako eragileen arteko harremanetarako tresna izan nahi du.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:

1) Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.

2) Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.

3) Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu.

Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du.

Bi hilabetez:Martxoaren 12an abiatu zen “Irakurri, Gozatu eta Oparitu”ren 2018ko edizioa, eta maiatzaren 31n amaituko da. Hortaz, ia bi hilabete eta erdiko iraupena izango du kanpainak liburutegietan, baina erosketa- txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da.


Herriz herri:Aurten, Euskal Herri osoko 45 herritan izango da martxan ekimena eta nabarmentzekoa da aurreko lau urteetako herri gehienetan eskainiko dela, egitasmoaren balorazio onaren adierazle. Nafarroan, Ultzalmaldea, Lizarra, Burlata, Sakana, Berriozar, Berriobeiti, Antsoain, Atarrabia, Uharte, Aranguren, Zizur nagusia, Malereka, Iruñea, Leitzaldea, Barañain, Esteribar.

etiquetas: nafarroa, ikasberri