Emakumearen aldarria, berdintasuna

‘Gu geldituz gero, mundua geldituko da’ Nafarroako hiri eta herri andanak aldarrikapen feministarekin bat egin zuten Emakumearen Nazioarteko Egunean

Viernes, 16 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Milaka emakume elkartu ziren Iruñeko Sarasate pasealekuan, eguerdiko deialdian. javier bergasa

Milaka emakume elkartu ziren Iruñeko Sarasate pasealekuan, eguerdiko deialdian. javier bergasa

Galería Noticia

Milaka emakume elkartu ziren Iruñeko Sarasate pasealekuan, eguerdiko deialdian. javier bergasaTafallako Udaletxeko plaza emakumez bete zen. ainara izkoGazte taldea, Iruñeko manifestaldian. J. BergasaCorellako Alhama institutuko ikasle eta irakasleak. utzitakoaLizarrako kaleak ere aldarrikapen feministez bete ziren. J. AzconaGazteluko plazan irakurri ahal izan ziren aldarrikapenetako batzuk. I. PortoZaintzaren ardurarekiko berdintasuna aldarrikatu zen.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente
Milioika emakume kalera atera ziren euren eskubideak aldarrikatzeko Euskal Herri osoan historikotzat eman zuten martxoaren 8an gertatutakoa

Diario de Noticias

Mundu osoko milioika emakumek bat egin zuten, joan zen martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunerako deituta zegoen greba eta manifestaldi feministarekin. Nafarroan ere milaka izan ziren berdintasunaren aldarriarekin kalera atera zirenak. “Gu gelditzen bagara, mundua geldituko da” lemari jarraiki, Iruñea, Lizarra, Baztan, Malerreka, Zangoza eta beste hainbeste herriko kaleak jendez bete ziren, emakumearen eta gizonaren artean dagoen desberdintasun bidegabea salatzeko. Lan arloaz haratago jo zuen deialdia izan zen, izan ere, arlo pribatuan ematen diren desberdintasun eta injustiziak ere erdigunean jarri ziren, ordaintzen ez diren eta “lana” bezala hartzen ez diren zaintza eta etxeko lanen arlora, esaterako. Martxoaren 8ko manifestaldia, greba eta, orokorrean, aldarria historiarako geldituko da, baina bidea ez da hemen amaitzen, gogoratu zen bezala. Izan ere, berdintasun osoa lortzeko oraindik egiteko asko gelditzen dela azpimarratu zen. Belaunaldi berriek feminismoaren lekukoa hartu eta bizitzako eremu guztietara eramateko lehenengo urratsak ematea ezinbestekotzat ikusten da.

“Muga guztiak gaindituko dituen greba feminista bat proposatzen ari gara”, aldarrikatu zen Euskal Herriko Mugimendu Feministatik. “Gure aldarrikapenak lan munduaz harago doaz, lanaren kontzeptua birplanteatu nahi dugu, eta horretarako zaintza betebeharrei eta kontsumoari lotutako lanuztearen aldeko apustua egingo dugu, egungo eredu neoliberal predatzaile, arrazista eta koloniala auzitan jartzeko. Bizi dugun lan eta gizarte gatazka ez da sekula konponduko ugalketaren eremuari so egiten ez badiogu. Emakumeek kalean, etxean, lantokian eta eremu intimoan hartzen duten espazioa berriro moldatu nahi dugu. Gure borrokak lan esparrua, politika, bizitza eta ekonomia zeharka-tzen ditu. Gure aniztasunetik zabaltzen dugu greba feministarako deia Euskal Herrian;alegia, gure gorputz, gure bizipen, gure adierazpen molde, munduan egoteko modu ezberdinen aniztasunetik. Jakin badakigulako zeharkatzen gaituzten desberdintasun eta prekarietateek patriarkatuaren borrokan, soldatapeko lan munduan, zaintzan, kon-tsumoan eta gure eskubideen erabileran leku anitzetan kokatzen gaituztela”.

Últimas Noticias Multimedia