Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
xehetasunak

Irakasleriaren gaitasunak hobetzen

Hezkuntza garaikidea Vianako Erentzun Ikastolak Teachcom europar proiektuan parte hartu du, herrialde desberdinetako hainbat ikastetxerekin batera.

Viernes, 16 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Maite Otero (Erentzun Ikastola) ‘Teachcom’ programako saioetako batean. utzitakoa

Maite Otero (Erentzun Ikastola) ‘Teachcom’ programako saioetako batean. utzitakoa

Galería Noticia

  • Maite Otero (Erentzun Ikastola) ‘Teachcom’ programako saioetako batean. utzitakoa

Diario de Noticias

Vianako Erentzun Ikastola, beste hamaika ikastetxerekin batera, Teachcom europar proiektuan parte hartzen ari da. Ekimenaren helburua, irakasleriaren konpetentziak hobetzea da, Europako beste herrialdeetako irakasle eta hezkuntza zentroekin esperientziak partekatuz.

Vianako ikastolatik azaldu duten bezala, Teachcom (Teacher´s Competencies), Erasmus+ programaren baitan garatu den europar proiektua da. Ekimen honetan Nafarroako Ikastolen Elkarteak zuzenean parte hartzen du, eta elkarteko kideen artean, Erentzun Ikastolak ere.

Elkarteak bosgarren aldia du Erasmus+ proiektuan parte hartzen duela. Erentzun Ikastolako zuzendaria den Maite Santidriánen arabera, Teachcom proiektuak hezkuntzaren modernizaziorako bidea hartzen du, Europako eskola desberdinetako langileen arteko harremanak sustatuz eta esperientziak partekatzeko espazio bat sortuz. Hala, programaren baitan hamaika erakunde desberdin biltzen dira, tartean Hezkun-tza zerbitzuak, irakasleen heziketarako formakuntza enpresak eta ikastetxeak. Alde honetatik, Nafarroako ikastetxe honetaz gain, Turkiako, Errumaniako eta Lituaniako ikastetxeak ere biltzen dira.

Aldaketetara egokitzearen garrantzia

Teachcom proiektuaren baitan, “irakasleria, hezkuntza sistemako elementu inportanteena” dela gogoratu dute. “Eurena zein erakundeena da gizarteko erronka berrietara egokitzea, euren gaitasunak hobetzea eta konpententziak gehitzea, ikasleei euren gaitasunak bere osotasunean garatzen laguntzeko, indibidualki zein gizarte mailan, sortzaileagoak eta zoriontsuagoak izatea lortzeko”.

Gainera, “etengabeko garapenean eta globalizazio prozesuan dagoen mundu honetan, dena azkar alda-tzen da, eta irakasleak abiadura berean aldaketetara egokitzeko gaitasuna izan beharra daukate. Proiektu honekin, taldeko kide diren eta eremu desberdinetan lan egiten duten erakundeetako irakasleak aldaketa hauek atzematu dezaten nahi dugu, baita aldaketa hauek eskatzen dituzten konpetentziak garatzen lagundu ere”, azaldu dute antolatzaileek.

Europar proiektu honen aurkezpenean, Santidriánekin batera Nafarroako Ikastolen Elkarteko pedagogia burua den Irene López Goñi eta Erentzun Ikastolako Maite Otero ere egon ziren.

Kalitatea:Erentzun Ikastolak kalitatea helburu izan du sortu zenetik, izan ere, hauxe izan da ikastolak definitu dituen zeinu nagusietako bat. Duela bi urte, bermatuta gelditu zen ezaugarri hau, kanpoko ebaluazio auditoria batek egindako frogen ondorioz, Deustuko Unibertsitateak, Horreum Fundazioak eta Ikastolen Federazioak diseinatutako Kalitate Eredu Integratua-Proyecto de Calidad Integrado (KEI-PCI) ekimenaren baitan.

Herramientas de Contenido