Pirinioak bizikleta elektrikoan

Bizikleta-lasterketa Transpyr Coast to Coast izeneko lasterketak modalitate berri bat sartu du aurten: 250 kw-ko bizikleta elektrikoaren banakako modalitatea.

Viernes, 16 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Iazko edizioko parte-hartzaileetako batzuk, Auritzetik ateratzen. cedida

Iazko edizioko parte-hartzaileetako batzuk, Auritzetik ateratzen. cedida

Galería Noticia

Iazko edizioko parte-hartzaileetako batzuk, Auritzetik ateratzen. cedida7 etapa, 800 kilometroko eta 20.600 metroko desnibela dauzka bizikleta-lasterketak. cedida

Diario de Noticias

Transpyr Coast to Coast (C2C) lasterketa, MountanBike bizikletan egin daitezken munduko lasterketa hoberena bezala onartua dago. Pirinioak ekialdetik mendebaldera gurutzatuko duten 400 txirrindulari bilduko dira bertan ekainaren 10etik 16ra. Aurten ospatuko den bederatzigarren edizio honetan, nobedade garrantzitsu bat dakar: bizikleta elektrikoen modalitatea.

E-Transpyr C2C-rako izen-ematea irekita dago jada, datorren apirilaren 30a arte. Banakako izen-ematea izango da eta gehienez 250kw-ko motorea izanen dute bizikletak soilik onartzen dira, Transpyr Coast to Coast-eko arautegian azaltzen den bezala. Parte-hartzaileek pedalkadak kudeatu beharko dituzte, kontutan hartuta antolatzaileek bateriak errekargatzeko leku bat ezarriko dutela bigarren anoa-gunean.

Modalitate berri honen arautegian azaltzen den bezala, E-Bikeak soilik pedalkada uneetan erabili ahal izango dute laguntza elektrikoa. Hala, pedalei ematen ez zaien guneetan motorea aktibatuko duten mekanismoak ezin izango dira erabili. Lagundutako abiadura, gehienez, 25 kilometro/ordukoa izango da.

Bizikleta elektrikoen merkatua gero eta zabalagoa da. Hala, iaz 25.000 unitate saldu ziren soilik Espainiako estatuan, 36 milioi euroko fakturazioa sortuz. Aurreko urteetako salmentekin alderatuz, izugarria izan da gorakada, jendartean modalitate honek duen onarpenaren erakusgarri. Aisialdian erabiltzeko soilik ez, eta bizikleta hauek lasterketa ofizialetan parte hartzen hasi dira dagoeneko, eta horren adibide argi dugu E-Transpyr C2C bezalako erronka gogor batean sartu izana.