Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Rosesetik Hondarribira, zazpi etapa eta 800 kilometroz

Viernes, 16 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Txirrindulari bat, aurreko edizioko seigarren etapan. cedida

Txirrindulari bat, aurreko edizioko seigarren etapan. cedida

Galería Noticia

  • Txirrindulari bat, aurreko edizioko seigarren etapan. cedida

National Geographic-entzat, bizikleta txapelketa hau munduko hoberenetako bat da. Txirrindulariak Rosesetik aterako dira eta Hondarribian izango dute helmuga, tartean 800 kilometro eta 20.600 metroko desnibelari aurre egin beharko diotelarik. Orain arte, munduko 25 herrialde desberdinetako txirrindulari izango dira ibilbideko paisaia desberdin eta anitzez gozatuko dutenak. Nafarroari dagokionez, seigarren etapa izango da bertatik igaroko den lehenengoa, Jaca eta Orreaga artean dauden 132 kilometroko ibilbidearekin. Kilometro gehien dituen etapa izango da, eta hirugarrena desnibelari dagokionez: 3.200 metro.

Halaber, hurrengo egunean Au- ritzetik irtengo da lasterketa Elizondo aldera, eta hortik Hondarribira iritsiko dira parte-hartzaileak, lasterketaren helmugara. Bizikleta elektrikoez gain, Transpyr Coast to Coast-ek C2C Relay bezalako formatu berriak sartu ditu aurten. Azken honetan, bikoteka edo launakako taldeetan arituko dira kirolariak, errelebo moduan. Hala ere, parte-har-tzaile gehien mantentzen dituen modalitatea Transpyr Gran Raid MTB da, banakakoa eta etapaka osatuko dena. Modalitate bakoitzaren informazio eta xehetasunak, hala nola izen-ematerako bideak lasterketaren webgunean aurkitu daitezke: www.transpyr.com.

Transpyr Coast to Coast (C2C) lasterketa Rosesetik aterako da Camprodon aldera (lehenengo etapa, 116 kilometro). Handik, La Seu D’Urgell ere iritsiko da (bigarrena, 119 kilomtro) eta El Pont de Suertera iritsiko da (hirugarrena, 115 kilometro). Ondoren Ainsa (laugarrena, 98 kilometro), Jaca (bosgarrena, 97 kilometro), Orreaga (seigarrena, 132 kilometro) eta Hondarribia (zazpigarrena, 97 kilometro).

Herramientas de Contenido