bitxikeriak

Umorearen marrazkilaria

Marrazkiak baino askoz gehiago 50 urtez, umorista grafiko madrildal honek bere tira komikoak argitaratu zituen, baita 30 liburu eta 3 film ere.

Viernes, 16 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Forges, 2014ean Nafarroako Komikiaren Azokan eskainitako hitzaldian. iban aguinaga

Forges, 2014ean Nafarroako Komikiaren Azokan eskainitako hitzaldian. iban aguinaga

Galería Noticia

Forges, 2014ean Nafarroako Komikiaren Azokan eskainitako hitzaldian. iban aguinaga

Diario de Noticias

Antonio Fraguas De Pablo, Forges bezala ezagunagoa, joan zen hastean hil zen, humore grafikoaren arloan hutsune nabarmena utziz. Madrilen jaio zen, 1942ko urtarrilaren 17an. Ama Kataluniakoa zuen eta aita Galiziakoa, Antonio Fraguas Saavedra kazetari eta idazlea hain zuzen ere. Bederatzi haurrideetatik bigarrena izan zen. Ikasle txarra izan bazen ere, biziki maite zuen Richmal Cromptonek idatzitako Guillermo Brownen liburuak irakurtzea. Batxilergoa, Telekomunikazio Ingeneritza (ez zuen amaitu) eta Gizarte zientzien ikasketak egin zituen, Madrilen. 1956an, 14 urte zituela, Televisión Españolan hasi zen lanean teknikari moduan. 1964an, Pueblo egunkarian argitaratu zuen bere lehengo marrazkia;1967tik aurrera, Informaciones egunkarian hasi zen argitara-tzen. Urte horretan ezkondu zen Pilar Garrido Cendoya kazetariarekin;lau seme-alaba izan zituzten.

1970ean, Diez Minutos astekarian hasi zen kolaboratzen. 1973an, estudioko koordinatzaile zela, TVEko lana utzi eta umore grafikoan aritzera bideratu zuen bere jarduera profesionala. Bost egunkari eta sei aldizkaritan aritu zen umorista grafiko lanetan, besteak beste Hermano Lobo, Por Favor eta El Jueves umorezko aldizkarietan eta Sábado Gráfico, Interviú eta Lecturas astekarietan. 1982tik aurrera, editorialeko txistea argitaratu zuen Diario 16 egunkarian, eta El Mundo egunkarian geroago. Egunkari honen zazpi sortzaileetako bat bazen ere, 1995ean utzi eta El País egunkariko editorialeko txistea sinatzen hasi zen.

Telebistari dagokionez, 1984an elkarlanean aritu zen Guillermo Summersekin TVEko Y sin embargo te quiero saioan;Canal Sur eta Telemadriden ere lan egin zuen. 2014an,Pecadores impequeibols telebista saioa zuzendu eta aurkeztu zuen TVEko La 2 kanalean. Irratiko zenbait programetan parte hartu zuen, Luis del Olmoren Protagonistas-en eta Javier Sardàren La Ventana-n besteak beste. Pepa Fernándezek zuzendutako No es un día cualquieraRadio Nacional de Españako saioan ere aritu zen. Bi film zuzendu zituen, País S.A. (1975) eta El bengador gusticiero y su pastelera madre(1977), eta umorezko lau telesail, tartean Deforme semanal(1991) izenekoa.

Kostunbrismoa eta kritika soziala

Ezagutzeko errazak dira Forgesen binetak: pertsonaia sudur-handiak, burusoilak eta begi-irtenak, marra lodiko bunbuiloak testuaren inguruan, eta herri hizkera, kaletik zuzenean jasotako hizkuntza eta asmatutako hitzak erabiliz. Forgesek bere garaiko ikuspegi kritikoa ematen du, hausnarketa eragiten duten eguneroko bizitzako egoera eta pertsonaiekin. Haren umorea garratza, errealista, kostunbrista eta gaurkotasunez betea da. Haren pertsonaiek XX. mendearen bigarren erdiko eta XXI.aren hasierako Espainiako soziologia eta idiosinkrasia irudikatzen dute. Ezagunenetako batzuk dira Mariano, burges frustratua, eta bere emazte Concha;informatikan ezin hobeki moldatzen diren herriko atsoak;funtzionario sakona;langileak esplotatzen dituen nagusi ergela;politikari ustelak;mozkorra;uharte nimiño batean bizi diren bi naufragoak, bakardadeari fantasiarekin aurre egiten diotenak;eta Espainiako landa-eremuko Blasilloak.

Nafarroan:Forges bitan egon zen Nafarroako Komikiaren Azokan. Lehenengo aldiz 2011n eta bigarrenez 2014ean. Azken bisita hoonetan, umore grafikoan egin zuen 50 urteko ibilbidearen inguruko hitzaldia eskaini zuen.

ogasunari aurre egiten

“Pelikulazko” egoera batean:Azken bi urtetan, GizarteSegurantzaren Legearen 165 artikulua moldatzeko borrokan aritu zen Forges. Izan ere, “pelikulazko” egoera batean zegoela erraten zuen: Ogasunari azken lau urteetako pentsioa itzultzera behartzen zuten. 16.000 euroko ordainketa zen eskatzen ziotena, “79 urteko kotizazioa” egin zuen egilea zela egozten ziotelako.