Oiartzunek bihar iaz jaiotako haurrei ongietorria emango die

Aurtengo atsolorrean 52 umeri egingo zaie festa eta nobedade gisa amonek aktiboki parte hartuko dute

2018(e)ko martxoaren 17a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Oiartzun- Bihar 2017an jaiotako oiartzuarrentzako ongietorri festa ospatuko da: atsolorra. Iaz jaiotako haurren gurasoek eta Udalak elkarlanean antolatu dute festa.

Iaz, 93 haur jaio ziren herrian eta horietako 52k eta haien gurasoek parte hartuko dute komunitatera ongietorria emateko festan. Kantu-jolasak eta bertso musikatuak kantatu, eta, noski, oiartzuar jaioberrien zuhaitza osatuko dituzte saioan. Aurten, nobedade gisa, amonek ere parte-hartze aktiboa izango dutela da.

Atsolorra, Euskal Herriko baserri-giroan errotutako ohitura zaharra da. Ama eta haur jaio berria guztiz osatzen zirenean auzoan festa bat egiten zen ospatzeko. - A.M.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia