Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Eta barazkiak jarri genituen dantzan

Aurtengo inauterietako mozorroak baratzeko produktuetan oinarritu ziren

Testua eta argazkia Sanduzelai I.P. - Domingo, 18 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Ikasleetako batzuk alberjiniaz mozorrotuta.

Ikasleetako batzuk alberjiniaz mozorrotuta.

Galería Noticia

Ikasleetako batzuk alberjiniaz mozorrotuta.

etxeko berriak

Sanduzelai Ikastetxe Publikoan duela urte batzuk (2012 urtean) baratze bat izan nahi genuela erabaki genuen. Hasiera batean geletan sortzen genuen zabor organikoarekin konposta hasi ginen egiten, Mankomunitateak emandako konpost-gailu batean. Konposta, ikasleek haziak poteetan ereiteko erabili genuen eta landareak hazi zirenean, bankaletan landatzearen beharra ikusi genuen.

Hori dela eta, guztion artean prestatu genituen hainbat bankal eta bertan paratu genituen haziak;horrela aritu gara azkeneko ikasturte hauetan baina pasa den ikasturtean, patio berritu genuenean sasiz beterik zegoen lur zati bat baratzerako prestatu genuen. Honek baratzea handitzeko eta bankaletaz gain lurrean bertan ere gure haziak ereiteko aukera eman zigun.

Pasa den ikasturteko bukaeran, hartutako konpromisoari eutsiz, Eskolako Komunitateak, baratza ardatza hartuta, asmo handiko proiektu berri batean sartzea erabaki zuen.

Proiektu honetan Iruñeko Udalaren Hiri Ekologiako eta Mugikortasun Jasangarriko atalaren laguntza izanen dugu, nonbaiten udalak ere holako gaiak eskoletan jorratzea eta bultzatzea hartu du helburu eta Iruñeko beste eskola batetan (CP Rotxapea) eta gurean holako proiektu pilotu ezarri nahi izan du.

Hiru urteko iraupena izanen duen proiektuak aukera eman digu Jasangarritasun Eskolen Nafarroako Sareko kideak izateko eta horren bidez baratzea sortzearekin batera.

Proiektu honen xede nagusia baratze bat sortzea da, non hezkuntza komunitateko eragile guztiak hartuko baitute parte (ikasleak, familiak, irakasleak, ikastetxeko langileak...), eta aldi berean, eskola-baratzea ikasgela bihurtzea, hau da, gaitasun guztiak bereganatzeko gunea bilakatzea.

Horrela, eskolan jorratzen diren proiektu, jarduera eta beste hainbat ekimenek baratza dute abiapuntu ikasgai ezberdinen programazioetan baratza txertatzea helburu delarik.

…eta inauterietan Beste hainbat urtetan, Euskal Herriko pertsonaiak izan dira eskolako Inauterietako mozorroak. Aurten berriz, aipatu proiektuari jarraituz, gure baratzeko produktuak eta han bizi diren animaliak izan dira inauteriko mozorroen gaia. Hala nola, Haur Hezkuntzako ikasleen bidez, marrubiak, tomateak eta marigorringoak bistaratzeko aukera izan genuen. Bestetik, alberjiniak, arto-buruak, erremolatxak, labanda, porruak eta armiarmak izan ziren Lehen Hezkuntzako ikasleek plazaratu zituzten produktu eta animaliak.

Ikasleek plastika saioetan mozorroak prestatu zituzten;beharrezkoa izan denean gurasoek parte hartu zuten bai mozorroa buka-tzen eta aurpegiak margotzen ere, txikien kasuan jaialdiaren egunean. Horretaz gain, Miel Otxin inguruan talde bakoitzak antzezten duen ikuskizuna laguntzeko baratza gaiarekin erlazionatutako musika eta koreografia aukeratu zuen.

Bukatzeko urtero bezala Miel Otxin patioan erre genuen, bara-tzeko landare eta zomorro guztiak Lantzeko zortzikoa dantzatzen zuten bitartean.