Donibaneko liburutegiaren izena aukeratuko da

A.M. - 2018(e)ko martxoaren 18a, igandea - 14:07etan eguneratua

Pasaia - Donibaneko liburutegi berriko lantaldeak hitzordu berri bat finkatu du datorren asteazkenerako 18.00etan liburutegi berrian bertan. Oraingo honetan Oier Guillen idazle eta poetarekin saio berezi bat egingo dute, proposamen guztien artean liburutegi berrirako izen aproposa aukeratzeko eta gero aukeren artean bozkatzeko. Herritar guztiak parte hartzera deituta daude, ekipamendu hau herrirako baita. 

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »