Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Erripan gora

Euskaraldia

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 18 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

Hitz berria, baina hemendik aitzina maiz entzunen dugu alde guztietan, gero eta gehiago, egun seinalatuak iritsi arte, hau da, azaro bukaera eta abendu hasiera iritsi arte. Hitz horrekin batera, bertze bi ere en-tzunen ditugu nonahi: “ahobizi” eta “belarriprest”. Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da, eta belarriprest izateko, berriz, euskara ulertu behar da. Uste baino aunitzez ere jende gehiago baita euskalduna, eta uste baino askoz ere herritar gehiagok ulertzen baitute euskara. Euskararen erabilera areagotzea izanen da xedea. Azken urteotan, ekimena zenbait herritan egin dute, eta emaitzak arras onak izan dira, erabilera arront handitu baita, baita ekimena bukatu ondoren ere. Orain, euskararen lurralde guztietan egin nahi dute, euskalgintzak eta erakunde publikoek elkarrekin bultzaturik. Iruñean, aste honetan berean aurkeztu da Euskaraldia, Kondestable etxean. Azken buruan, euskal hiztunak eta hizkuntza ulertzen dutenak “aktibatzea” da, erabilera areagotzeko, erabilera ez baita igo hiztun kopuruaren heinean. Hortaz, gutariko bakoitza piztea, euskararen erabilera pizteko. Gerra aitzineko euskaltzale iruindarrek “piztu” hi-tza erabiltzen zuten, garai hartan ez baitzen “aktibatu” hitzik. “Nafarroako ‘Euskeraren adiskideak’ deritzaion elkarteak dei egiten dizu zuri, euskalduna, … euskara pizten laguntzeko” (1934). Kondestableko aurkezpenean, bikain aritu zen Kike Amunarriz, bai entzulearen gogoa pizteko, bai euskararen egoeraz baikor izateko, eta gakoetako bat eman zuen Nafarroari begira. Gure gizartean herena da euskararen aldekoa;bertze herena, kontrakoa. Eta bertze herena, berriz, erdian dago. Azken horiek geureganatu beharraz mintzatu zen, “burua” erabilita. Hori bagenekien, noski. Kontua da ea entzule guztiek belarriak erne izan ote zituzten mezua ulertzeko.

Herramientas de Contenido