Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
zuzendariari gutunak

On Jose Maria, Gipuzkoako gotzain maiteenari

Miren Jone Azurza - 2018(e)ko martxoaren 19a, astelehena - 06:02etan eguneratua

Guztiz pozik eta esker onez idazten dizkizut lerro hauek zure 90garren urtebetetzean. Zorionak! Jainkoak bedeinkatua izan zara bizitza luze guzti horretan zehar eta hemendik aurrera ere gero eta gehiagoko grazia eta mesedeak euria bezala eroriko zaizkizu denon Aita-Ama dugun Osotasunagandik etorriak.

Asisko Fratziskori gertaturiko zertxo bait bidaliko dizut zorion-opari. Hara: Goibel eta triste omen zebilen gure Asiskoa bere bizitzaren azken urtetan. Frakasaturik eta irtenbiderik gabe… Fraile dotore ugari, konbentu handiegia, eliza ederregia… Etziran horiek izan zure hasierako planak. Azkenean, Portziunkula txikira ihes eginda, humiltasun osoan behartsu bizi eta bere barrua hustu zuen helburu. Zenbat eta gehiago barrua hustu, ordun eta gehiago betetzen zitzaion goi-graziaz. Baina ez zuen ezer ulertzen ez bakerik aurkitzen. Halako batetan, Jainkoak bihotz-barrua zainetaraino berotu zion kiskali arte, eta orduan zuhaitz zaharrak udaberriko haizeak astindurik, azkeneko lorea nola sortzen, halaxe egin zezala eskatu eta eman zion Jaunak, azken orduko lorerik ederrena: Dena jakinez, norbera ezer ez izatea.

Geroztik Frantzisko humillak ikasi zuen Jainkoaren garaietan eta Haren bakean bizitzen. Horrela, bere azken urteak heldutasun sakonenean, pozik eta lasai heriotza opari zain bizi izan omen zen.

On Jose Maria, ezin konta ahala esker zuri, Gipuzkoako Elizaren alde bizia eman duzulako.

Herramientas de Contenido