Asteburu Kulturala eginen dute Sunbillan

Artisau Feriaren eta gazta lehiaketaren 11. edizioak eginen dituzte igandean

Martes, 20 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

sunbilla- Martxoko azken asteburuan eginen da berriz ere Asteburu Kulturala. Ortziralean 16.00etatik 19.30era haurrentzako puzgarriak Espectáculos Colorín taldearekin. Tartean berendua izanen da. 19.30ean Ganberroak izeneko monologoa Ulibeltzak elkartean. Ondoren afari autogestionatua eta Sorpresa sorpresa.

Larunbatean, 08.30ean Mendi ibilaldia oinez edo bizikletaz Suspirora. 11etatik 13.30era puzgarriak. 14.00etan Bazkaria Ulibeltzak elkartean. Ondoren Mus eta Txintxon txapelketa. 16.00etatik 19.30era puzgarriak eta berendua. Ondoren, gurpil gaineko poteoa.

Igandean, 10.00etatik 14.00etara XI. Artisau feria eta gazta lehiaketa eginen dituzte. 11.30ean herriko dantzarien emanaldia. 14.00etan bazkaria Ulibeltzak elkartean. 16.30etik 19.00etara Artisau feria. - A.A.A.