Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiko “lehen fruituak” erori dira

Foru Aldundiak Go!azen transmedia proiektua eta JarriON aplikazioaren emaitzak aurkeztu ditu

Harri Fernández Ruben Plaza - Miércoles, 21 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Maite Iturbe, Markel Olano eta Luistxo Fernandez, atzo, ‘2deo’ ikus-entzunezkoen laborategiko lehen emaitzen aurkezpenean.

Maite Iturbe, Markel Olano eta Luistxo Fernandez, atzo, ‘2deo’ ikus-entzunezkoen laborategiko lehen emaitzen aurkezpenean.

Galería Noticia

  • Maite Iturbe, Markel Olano eta Luistxo Fernandez, atzo, ‘2deo’ ikus-entzunezkoen laborategiko lehen emaitzen aurkezpenean.

donostia- Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskal ikus-entzunezkoen laborategia aurrera doa eta, jada, “lehen fruituak” erori dira sorkuntzaren zuhaitzetik.

Abenduan publiko egin zuten Etorkizuna Eraikiz egitasmoan txertaturik, Aldundiak euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzeko asmoarekin ekimen bat martxan jarriko zuela Tabakalerako ekosistemaren barruan. Proposamen horren barnean, 2deo izenez ezagutzen dena, hiru proiektu aurrera eraman ditu: Go!azen transmedia ekimena, JarriON aplikazioa eta Next Stations websailak sor-tzeko plataforma.

Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok, EITBko zuzendari Maite Iturbek eta CodeSyntax enpresako arduradun Luistxo Fernandezek aipatutako lehenengo bi proiektuen emaitzak ezagutzera eman zituzten, atzo.

Olanok azaldu zuenez, 2deoegitasmoaren funtzioa gazteen artean euskararen normalizazio prozesuan laguntzea da. Zentzu honetan, ahaldun nagusiak esan zuen funtsezko erronka “erregistroan” datzala, gazteek euskara eskola hizkuntzarekin erlazionatzen dutelako, “formalegia” iruditzen zaie.

Ildo beretik, eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2.500 laguneko laginarekin egindako ikerketa batek ondorioztatzen duenez, gazteen %70 inguruk gaztelaniazko ikus-entzunezkoak kontsumitzen dituzte, %20k euskarazkoak eta %10k, berriz, ingelesez ekoiztutakoak. Olanok gehitu zuen, gainera, kontsumo kulturalaren %73 Internet bidez egiten dutela.

Errealitate honi aurre egiteko, Foru Aldundiak Tabakalerako laborategia martxan jarri zuen, sektoreak dinamizazio prozesuan parte har zezan. “Sektoreak poten-tzial handia daukala” gaineratu zuen ahaldun nagusiak.

go!azen transmedia Iturbek Go!azen telesaileko fenomenoaz hitz egin zuen eta horren inguruan sortu dituzten transmedia elementuez. EITBko lehendakariak argitu zuen transmedia -gailu edo formatu ezberdinen bitartez eta zerbaiten inguruan komunitatea sortzeko komunikazio estrategia- proiektua pentsatu zutenerako, jada, telesaila hasia zegoela, beraz, “estu eta larri” ibili direla martxan jartzeko.

Disko, antzerki eta Bago!az bezalako spin-offetaz aparte, Goazenen inguruko mugikorretarako aplikazio bat ere diseinatu zuten. Horrekin, erabiltzaileek telesaileko atalak ikus ditzazkete eta baita eduki esklusiboei sarrera izan ere. Are gehiago, aplikazioak badu beste atal arrakastatsu bat, Go!atsapp txata. Bertan erabiltzaileek “komunitatea” sortzeko aukera dute eta pertsonaien bizitza paraleloa jarrai dezakete ere.

App horrek, Iturbek ezagutzera eman zuenez, 25.000 deskarga eta erabiltzaile aktibo ditu. Ez hori bakarrik, astero batez besteko 200.000 erabilpen izan ditu.

Instragram-eko datuak ere eskaini zituen. Sare sozial honetan 8.300 jarraitzaile ditu telesailak eta EITBko Nahieran plataformari dagokionez astero 3.500 ikusle ditu Go!azenek batez beste.

“Go!azen transmedia proiektuarekin aurrera pausu bat eman nahi izan dugu, bi helburu nagusirekin: bateko, euskararen presentzia sarean eta gaztetxoen artean igo-tzea, euren espazioetara hurbilduz eta euren hizkuntza erabiliz, eta, besteko, Go!azen eta bere uniber-tsoa zabaldu eta indartzea”, esan zuen Iturbek eta gerora gaineratu zuen denboraldi berriari begira aplikazioa hobetu nahi dutela, “funtzionalitate berriak sartu eta bisualagoa eta dinamikoagoa” egiteko helburuarekin.

jarrionLuistxo Fernandezek, bere aldetik, JarriON aplikazioaren aurkezpena egin zuen. CondeSyntaxeko arduradunak azaldu zuenez honekin telefono mugikorra telebistako aldagailu bihurtzeko aukera dago. Eta zer ikusteko? Bada, euskal erakunde, komunikabide edo norbanakoek sortzen dituzten euskarazko edukiak.

Fernandezek argitu zuen bere aplikazioa Google enpresak diseinatutako Chromecast gailua erabiltzen duela. 39 euroko prezioa du eta telebistara konektatzen da HDMI sarreraren bitartez, antena moduko batean bihurtzen da eta Android sistema erabiltzen duten mobiletan instalatutako zenbait aplikazioen bitartez -JarriOn, esaterako- bidaltzen den edukia telebistan erreproduzitu liteke -beti ere, mugikorra Internetera konektaturik badago-.

Aplikazioa www.jarrion.eus webgunetik jaitsi daiteke eta horrekin EITBk, Hamaika Telebistak, Goiena Telebista, TBX.eus-ek, Berria TBek, Gaztezulo TBk, Dantzanek, Infosare sareko telebistek (28 Kanala, Goierri Telebista, Erlo Telebista, Oizmendi Telebista), Xaloa Telebistak, Bertsoa.eus-ek eta Aiora Mujika eta Nerea Alias youtuberrek sortutako edukia ikusi ahalko da.

Fernandezen ustez “ikusteko ohituretan, gero eta gehiago saioak nahieran, nahi dugun unean” ikusten dira eta horregatik JarriON“euskarazko edukiak eskura ditugun bi pantaila inportanteenetan ikusteko tresna da, hainbat eduki nahieran mugikorrean eta telebistan ikusteko”.

Herramientas de Contenido