Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hego Lapurdiko euskararen hiztegia aurkeztuko dute Saran

Idazleen Biltzarraren 35. edizioa apirilaren 1 eta 2an ospatuko da herriko kiroldegian

Franck Dolosor - Miércoles, 21 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

baiona- “Saran astia” dio esaera zaharrak, gauzak egiteko denbora dagoela alegia. Dena den, Saran dena prest dute jadanik Idazleen Biltzarraren 35. edizioa ospatzeko datorren apirilaren 1 eta 2an. Igandean 15.00etan hasiko da eta astelehenean egun osoan irekia egongo da. Durangoko azokaren ahizpa txikia deitzen dioten hitzordu horretan aukera dago euskarazko idazleekin edo Euskal Herriari buruz erdaraz idazten dutenekin zuzenean hitz egiteko Sarako kiroldegian.

Uzta berria aurkezteko erabiltzen dute askok biltzarra eta berrikun-tza horien artean dago, adibidez, Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak Saran bertan bost urtez landu duen hiztegia. 2013an Larrun mendi magalera joan zen gipuzkoarra bertako euskara jaso-tzeko asmoz. Bost urtez adin askotako eta lanbide desberdinak dauzkaten laguntzaile askoren ekarpenak bildu ditu Zuazok eta hiztegian lau mila eta berrehun hitz baino gehiago sailkatu ditu. “Hegoaldean mota horretako laupabost lan daude eta Iparraldean lehena da” zioen atzo Zuazok Baionako euskal museoan egindako aurkezpenean. Gipuzkoarrak gogoratu zuen Sarak asko eman ziola euskarari XVII. mendean, literatura klasikoaren zenbait idazle bertakoak zirelako. Zuazoren ustez gaur egun ere Larrun aldeko herrixkak asko eman diezaioke euskarari.

biltzar sariak Sarako Idazleen Biltzarrean gogoan izango dituzte duela gutxi hil diren hiru euskaltzale: Jean Michel Larrasquet irakaslea, Jean Nesprias dan-tzaria eta Joxean Artze olerkaria, azken hau maiz agertzen zen Lapurdiko literatura azokan.

Koldo Zuazo eibartarrak bost urtez landu du Saran bertan 4.200 hitz baino gehiago dituen bere Hego Lapurdiko hiztegia

Aurtengo Biltzar”sariak Jean Claude Larronde Baionako historialaria eta Auxtin Zamora olerkari senpertarrari emanen dizkiete. Lehenari eskertu nahi diote Euskal Herriko historiaren dibulgazioa egin izana denbora luzean. Larronden arabera ezinbestekoa da historia ongi ezagutzea iraganeko akatsak ez errepikatzeko etorkizunean. Bere aldetik Auxtin Zamorak uste du urteetan Hatsa olerkari taldean egindako lana eskertu nahi izan diotela. Zamoraren hitzetan emango dioten saria Hatsa ekimenean idazten duten olerkari guztiei zuzentzen zaie. Senpertarrak dio “ohore handia dela horrelako saria eskuratzea auzo herrian” eta biho-tzetik eskertu du biltzarraren antolatzaileek erakusten duten lehialtasuna, kemena eta esku zabaltasuna beren lanari esker idazleek erakuslehio paregabea daukatelako urtero.

Bi egunez topaketak, mintzaldiak eta mota guztietako aurkezpenak egingo dituzte Saran.

Eneko Bidegain kazetari eta irakasleak Euskal Herriaren lurraldetasunari buruzko gogoeta plazaratuko du Pamiela argitaletxearen eskutik.

Bere aldetik, Xabier Elosegi ikerleak Senpereko euskara XVIII. mendean nolakoa zen erakutsiko du.

Ttotte Etxebeste urruñarrak lehen poesia lana agertuko du: Ezin erranezko hitzak (Maiatz). Herria, bizia, borroka, amodioa eta askatasuna bezalako gaiak jorratu ditu lapurtarrak bere lehen liburuan.

Herramientas de Contenido