Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

DBH eta Batxilergoko orientazio egitasmoa

San fermin ikastolan, ikasle zein familiak laguntzeko orientazio zerbitzu integrala eskaintzen dugu

Testua eta argazkiak San Fermin Ikastola - Viernes, 23 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ikasle ohien hitzaldia.

Ikasle ohien hitzaldia.

Galería Noticia

  • Ikasle ohien hitzaldia.
  • Batxilergoko 2. mailako ikasleak, ikastolako terrazan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza zein Batxilergoa ikasketa garai kritikoak dira ikasleek eta familiek zalantzak izan ohi dituztelako etorkizunari begira hartu beharreko hainbat erabakien inguruan. Letrak ala zien-tziak aukeratu, zein ibilbide mota, ondorengo zer-nolako ikasketak hautatu… Zalantza ugari eta askotan epe motzean argitu beharrekoak. Hori dela eta, urteak daramatzagu San Fermin Ikastolan orientazio zerbitzu integrala eskaintzen, familiak eta ikasleak erabaki akademikoak hartzeko laguntza eskainiz, baina ez bakarrik maila horretan;izan ere, egungo gizarteak eta bizimoduak etorkizunari aurre egiteko beste hamaika gaietan trebatzea eskatzen baitu.

Hori horrela, arlo akademikoaz gain, batez ere humanoki, pertsonak hezten saiatzen gara, edukiez gain, bestelako trebeziak gara ditzaten. Gure ikastolan lanean diharduen tutore taldeak ikasleen jarraipen estua egiten saiatzen da, baina horrekin batera, ikasleek haien artean elkarrekin lan egiten ikas dezaten, taldean funtzionatzen eta nor bere burua ezagutuz, bizkide-tza programa sendoa eskaintzen baitiegu. Izan ere, San Fermin ikastolan bizikidetzari garrantzi handia ematen diogu, eta beste hainbat ikastolekin batera KIVA programan integraturik egoteaz gainera, 2005. urtetik, Ikasle Laguntzaileen programa garatzen dugu etapa honetan. Programa honetan, ikasleak dira protagonista nagusiak eta haiekin egiten den elkarlanari esker lortzen da hainbat gatazka eta arazo konpon-tzea. Bizikidetza, bestalde, ikasgai moduan lantzen da Bigarren Hezkuntzako eskola orduetan, eta bertan, besteak beste, gatazken konponbidean sakontzen ari gara azken urteotan.

Bestalde, azterketa garaian, ohikoak dira ikasleengan sortzen diren urduritasun eta krisialdi uneak. Hori dela eta, antsietatea kudeatzeko tailerrak antolatzen ditugu. Eta, oro har, ikasleek bizi dituzten arazoei aurre egiteko eta etorkizuneko bizitzan aurkituko dituztenei ere irtenbidea emateko, resilientziari buruzko hamaika saio eta hitzaldi antolatu ohi ditugu, besteak beste, Antxon Arza edo Ana Aztazkoz bezalako hizlari adituekin. Aurten gainera, Mindfulnnessen inguruko formakuntza jaso zuten Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zenbait irakaslek ikasturte hasieran eta maiz egin ohi dituzte erlajazio saioak ikasgeletan.

Azken finean, pertsona bezala heztea baita helburua. Etorkizuneko bizitzari eta bertan sortuko diren arazoei aurre egiteko tresnak ematea, eta horren baitan kokatzen ditugu bidenabar beste hainbat gaien inguruan eskaintzen ditugun formakuntzak: drogomenpekotasunen inguruan, internet eta tekonologia berrien erabileraren inguruan, doluari eta heriotzari buruzkoak…

ORIENTAZIO AKADEMIKOA Baina maila pertsonalean ez ezik, akademikoki orientazio laguntza bat jasotzea ezinbestekoa da adin tarte honetan kokatzen diren ikasleentzat eta horregatik, besteak beste, orientazio koaderno berezia lantzen dugu, bai DBHko 4. mailan zein Batxilergoko 2. ean. Lan tresna honen helburua, erabaki akademikoak hartzen lagun-tzea baino, norbere buruaren trebeziak ezagutzea da, horiek kontutan hartuz hartuko baititugu erabaki onak. Ildo berean koka dezakegu gure ikasleek webgunearen bidez erabil dezaketen “Orienta” izeneko aplikazio informatikoa, zeinaren bidez, ibilbide akademiko ezberdinak aukeratuz, gaur egungo eskaintza akademiko zehatzaren argazkia egin dezakete ikasleek.

Baina ikasleentzat, beharbada, interesgarriena ikastolako ikasle ohiekin antolatzen ditugun hitzaldiak dira. Unibertsitatean edo Lanbide Heziketan egun ikasten ari diren ikasle ohiekin ikasketa ezberdinen inguruko aurkezpen-hitzaldiak antola-tzen ditugu eta hauetan, zuzenean gradu bakoitzeko xehetasunak, alde argi zein ilunak lehen eskutik jaso-tzeko aukera dute. Ikasleei bereziki interesgarria suertatzen zaizkie, lehen eskuko informazioa jasotzeaz gainera, ikasleen ikuspegitik, haien testigantza zuzenaren bitartez jaso-tzen dutelako informazio hori guztia.

Baina erabaki horietan guztietan, jakina, familiak ere garrantzi handia du eta beraiek laguntzeko ere hainbat ekimen bultzatzen dira ikastolatik. Azken urteotan, esaterako, Jesusa Garcíaren hitzaldi interesgarria antolatu izan dugu, “Nola lagundu gure seme-alabak erabakiak hartzen” izenburupean. Bestalde, guregana iristen den Lanbide Heziketako zein unibertsitate ezberdinetako informazio guztia helarazten saiatzen gara. Eta, batez ere, tutoreekin familiek duten interlokuzio lana da arlo honetan garrantzitsuena, bi aldeetako elkarlanaren ondorioz ulertzen baitugu ikastolan orientazio egitasmoa.

Herramientas de Contenido