Eskolako espazioak birpentsatzeko garaia

EkimenaEskola Kontseiluak, ikasteetxeetako espazio desberdinak (natura, auzoa, jolastokia...) nola erabiltzen duten hausnartzeko jardunaldia ospatu zuen martxoaren hasieran.

Garikoitz Montañés - Viernes, 23 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Garciá Galeano ikastetxe iruindarreko ikasleak giro desberdinetako gelak dituzte.

Garciá Galeano ikastetxe iruindarreko ikasleak giro desberdinetako gelak dituzte. (OSKAR MONTERO)

Galería Noticia

Garciá Galeano ikastetxe iruindarreko ikasleak giro desberdinetako gelak dituzte.

Bernart Etxepare ikastetxean, rokodromo bat eta lorategi bertikal bat ezarri dute

Mendigoitiko ikasleak, gela eta giro desberdinetatik igarotzen dira

Hormigoi asko eta landare gutxiko jolastokia geneukan. Eta lorategi tematiko moduko batean Sarrigureneko sarrerak, lakua, errekak... irudikatu nahi izan genituen”. Horrela hasi Hermanas Úriz Pi Ikastetxe Publikoko jolastokiaren eraldaketa. Eguesibarreko aurrekontu parte-hartzaileen finantzaketarekin, Angel Goñi ikastetxeko zuzendariak azaldu bezala, ikasleriarentzat egokiak diren jolasak, altzariak eta eremuak eraikitzea lortu zuten. Azken finean, helburua ikastetxeko leku garran-tzitsuenetako bat denari erabilera anitza eskaintzea izan zen.

Ikastetxeko espazioak beste modu batera ulertu eta erabiltzea da Nafarroako Eskola Kontseiluak proposatzen duena. Hezkuntza sisteman parte hartzen duten eragile desberdinak biltzen dituen erakunde honek, jardunaldi berezi batzuk antolatu zituen helburu horrekin, Iruñean kokatzen den Nafarroako Museoan.

Kontseiluko lehendakari Aitor Etxartek jardunaldiaren aurkezpenean azaldu moduan, Arkitektura eta Pedagogia bizkarrez bizi ziren arloak ziren eta, orain, barruko zein kanpoko espazioak aztertu eta egokitzea ezinbestekoa suertatzen da.

Hezkuntza eta espazioa ekimena irakasle zein interesa zuen orori zuzendu zitzaion martxoaren hasieran ospatutako jardunaldia, eta izen-ematea osorik bete zen (120 irakasle eta 60 gainontzeko arloetakoak). Helburua eskoletako espazioak eta testuinguruak azter-tzea izan zen, baita praktika egokiak definitu eta Nafarroan izandako esperientziak partekatzea ere.

Besteak beste, lehen aipatutako Hermanas Úriz Pi ikastetxeko proiektua izan zen mintzagai, baita Zizurren egiten ari diren aldaketak ere.

Jardunaldiak bestelako esperien-tziak ezagutzera emateko baliatu ziren, hala nola Iruñeko Bernart Etxepare ikastetxearena. Azken sei urtetan, bertako ikasle zein irakasleek jolastokia beste modu batera erabiltzen aritu dira, rokodromoa eta lorategi bertikala bezalako proiektuak garatuz.

Martxan dauden ekimenetako askok eraikinen barruko aldera ere begiratzen diote, gelen diseinuari. Iruñeko Hijas de Jesús (jesuitinak) ikastetxean, adibidez, aldaketari ekin diote, gelen diseinu klasikoarekin batera, hainbat ikasgai praktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen Hezkuntzako 5 eta 6 mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2 mailetan garatzen ari dira gaur egun.

Ikastetxe bat, hainbat giro

Bere aldetik, Mendigoiti Ikastetxe Publikoak (Iruñea) duela lau ikasturte ekin zion eraldaketari, bertako ikasleak irakasgai eta giro desberdinetan barneratzea ahalbide-tzen dien diseinuaren alde.

Iruñeko García Galdeano ikastetxea ere antzeko proiektu bat garatzen ari da 3, 4 eta 5 urtekoen geletan, ikasgela desberdinen arteko mugikortasuna areagotzeko helburuarekin. “Ikasleriaren ikasketa erritmoa errespetatzea da helburua, gure ikastetxean oso anitza dena”, azaltzen du Inmakulada Rosagaray ikasketa buruak. Orbinako ikastetxe honek 2014-15 ikasturtean ekin zion eraldaketari, eta hurrengo urteetan gainontzeko zikloetara zabaltzea aurreikusten du.

Auzoak ezagutzen

Proiektuetako batzuk ikastetxetik harago jotzen dute eta eraikinaren ingurua dute hizpide. Mendillorriko Haur Eskolak, adibidez, Haur-tzaroaren Arrastoak ekimena garatu du 2015-16 ikasturtetik hona. Ekimenaren baitan, familiak, ikasleak eta irakasleak auzoa ezagutzen dute, Inés Zazu Udaletxeko haur eskolen zuzendari teknikoak azaldu zuen bezala.

Iruñeko San Frantzisko eskolak, bere aldetik, irteerak antolatzen ditu astearte arratsaldero, eskola orduen baitan, auzoan barrena. 3 eta 5 urte bitarteko A ereduko ikasleak (30 inguru), sei irakaslerekin batera kaleetara ateratzen dira. “Gure ikastetxeko jolastokia zementuzkoa da eta, bere ezaugarriak direla eta, bertatik ateratzeko erronka ezarri genuen.

Gainera, gure kokapenari esker, dena eskuragarri daukagu”, azaldu zuen Pilar Gonzalves Haur Hezkuntzako tutoreak. Behar horretatik abiatuta proiektu bat sortu zen, eta esperientzia hartatik, gelak lau pareta artean baino leku gehiagotan eskaini daitezkeelaren adibidea.

Ikastetxeetara bisitak

Hezkuntza eta espaizoa jardunaldiarekin lotutako neurrietako bat, apirilaren 11, 18 eta 25ean eskainiko diren eskoletarako bisitak dira, aipatutako proiektuak hurbiletik ezagutu ahal izateko.

Horretarako, Eskola Kontseiluak aditzera eman duen bezala, izen ematea beharrezkoa da, martxoaren 23a baino lehen, consejoescolar.educacion.navarra.eswegunean.

etiquetas: nafarroa, ikasberri