Hamar berrikuntza baino gehiago jasan dituen eraikuntza

Viernes, 23 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

1941 urtean egindako berreraikuntzaren irudia.

1941 urtean egindako berreraikuntzaren irudia.

Galería Noticia

1941 urtean egindako berreraikuntzaren irudia.

Gaur egun, alde batzuetan ongi dago, beste batzuetan ez horren ongi, eta hamar berrikuntza baino gehiago egin dizkiote azken hamarkada hauetan.

Francisco Genci frantses ingeniariari eman zitzaion hasieran (1774) akueduktua eraikitzeko proiektua, baina azkenean Ventura Rodríguezek egin zuen, hau da, Iruñeko katedralak egun duen fatxada neoklasikoa eraikitzeaz arduratu zen arkitekto berberak. Zehazki, 1782an eman zituen obraren azterlana, txostena eta hamabi planoak. Francisco Alejo Aranguren eta Santos Angel Ochandátegui aritu ziren zuzendaritza teknikoan eta, guztira, 300.000 pesoko kostea izan zuen.

Lurpeko ibilbidea

Noaingo akueduktua luzeagoa da errepidetik ikusten dena baino: Subitzako iturburuan hasi eta Iruñean bukatzen da. Horrela, beste bazter batzuk zeharkatzen ditu Taxoaren, Badostainen edo Mendillorrin. Noain eta Taxoare lo-tzen dituen tartea lurpekoa da;zehazki, Taxoareko mendia kilometro batean zulatua dago, eta zortzi ahoz aireztatua. Ahorik sakonenak 68 metro ditu. Herritik hurbil dagoen sakonune batean ateratzen da azalera. Tarte horrek 580 metroko luzera du eta 5 metroko altuera.

Harrizko 12 arkutan bermatua dago erdialdean. Taxoare azpiko mendixkara iristean, akueduktua berriro lurpean sartzen da 300 bat metrotan eta Zolinako mugan agertzen da berriz. Hantxe ikusgai dago metro gutxi batzuetan lur gaineko bere azken tartea. Berriro lur azpian sartu eta Badostainen berragertzen da atzera, Iruñeko muga ondoan.

etiquetas: nafarroa, ikasberri

Últimas Noticias Multimedia