Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

XVIII. mendeko arkitektura eredua

16 kilometro XVIII. mende bukaeran egin zen eraikin esanguratsu eta ikusgarri hau, autopistatik ikusi daitekeena, Subitzako urtegitik Iruñera ura eramateko baliatu zen.

Diario de Noticias - Viernes, 23 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

AP-15 errepidetik ederki ikusten da eraikuntza osoa.

AP-15 errepidetik ederki ikusten da eraikuntza osoa. (JAVIER BERGASA)

Galería Noticia

  • AP-15 errepidetik ederki ikusten da eraikuntza osoa.

XVIII. mendearen bukaerako nafarrak zur eta lur zeuden arku sail luze-luze haren goialdean ura alderik alde ibiltzen zela ikustean, hura miraria bezalakoa baitzen. Izan ere, eraikuntza horrek ur edangarria ekartzen zuen Luis Paret jaunak Iruñerako diseinatu zituen iturrietara. Guadiana ibaiak berak bezalaxe, urak ezkutuan egiten zuen bidea Subi-tzako iturburutik -Erreniega mendiaren oinetan- harik eta hegoaldetik hiriburura iritsi arte.

Noaingo akueduktua eraikitzeko proiektua Ventura Rodríguez errege arkitektoari eman zitzaion. Garai hartarako ur azpiegitura erraldoi eta ikusgarria izan zen, eta 1790ean inauguratu zen. Horrela, ura 16,5 kilometrotan bideratu zuten.

Bere zatirik adierazgarriena Noain herriaren atzealdeko sakonune baten gainean dago;1.245 metroko luzera izan zuen, harrizko eta adreiluzko 97 arkuren gainean. Gaur egun, arku gehienak daude -94- eta zutabe batzuek 18 metroko altuera dute. Goialdean ubidea dago.

Street ingeles arkitektoak esana da Noaingo akueduktuak “Europako ederrenetakoen artean egotea merezi duela bere soiltasunagatik eta bere trazatuaren handitasunagatik”. Gizon hura Espainiako gotikoaren tratadista klasikoa izan zen.

Akueduktuak Iruñea hurbil dagoela iragartzen die hegoaldetik iristen diren bidaiariei. 1783tik 1790era eraiki zuten, baina aspaldian utzi zion zerbitzua emateari. Iruña-Castejon trenbidea eraiki-tzeko, zutabe bat bota behar izan zuten 1859an eta, gaur egun, Madrila doan trenak zeharkatzen du. Gainera, 1971n Nafarroako autopista eraikitzearekin batera, azken tartean zeuden bi arku kendu zituzten oso-osorik.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, ikasberri