Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
en corto

Zátopek, giza lokomotora

Txapeldun olinpikoa 5.000 metro, 10.000 metro eta maratoian 1952 urtean urrea eskuratu zuen hiru diziplinatan, sekula inork errepikatu ez duen lorpena.

Diario de Noticias - Viernes, 23 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Emil Zátopek Helsinkiko olinpiadetan, 10.000 metroko lasterketa garaitu zuen unean.

Emil Zátopek Helsinkiko olinpiadetan, 10.000 metroko lasterketa garaitu zuen unean.

Galería Noticia

  • Emil Zátopek Helsinkiko olinpiadetan, 10.000 metroko lasterketa garaitu zuen unean.

Korrika egin nahi baduzu, egin ezazu milla bat laisterka;zure bizitza aldatu nahi baduzu, egin ezazu maratoi bat”. Esaldi honen egilea, Joko Olinpikoen historiako kirolari handienetako batek esan zuen. 1922an orduko Txekoslovakian sortua (Dana Zapótkova gerora bere emazte izango zenaren egun eta urte berean), 16 urtetan lanbide eskolan ikasten hasi zen, Zlineko Bata zapata fabrikan, Ostravatik 100 kilometro hegoaldera. Atletismoan hasi zen lan egiten zuen enpresak lasterketa bat antolatu zuelako, non lanbide heziketako ikasle guztiek parte hartu beharra zuten. 1945ean Txekoslovakiako armadan sartu zen. Bere lehenengo marka honena 1944ean eskuratu zuen eta zortzi txapelketa nazional bereganatu zituen 5.000 eta 10.000 metrotan. 1948ko Joko Olinpikoetan urrezko domina lortu zuen 10.000 metrotan eta zilarrezkoa 5.000 metrotan. Bi urte beranduago, Bruselan Europako txapeldun izan zen, bi frogetan. Baina Helsinkiko Joko Olinpikoetan izan zen, lau urte beranduago (1952), atletismoaren historiara pasatu zenean. Izan ere, astebetez hiru garaipen eskuratu zituen: 5.000 metrokoa, 10.000 metrokoa eta maratoia (42,195 kilometro). 5.000 metroko lasterketa irabazi eta ordubete beranduago, Zátopkovák urrea eskuratu zuen jabalina jaurtiketan.

Ondoren, Europako Txapelketan parte hartu zuen 1954ean, Bernan. Bertan, 10.000 metroko kontinenteko titulua eskuratu zuen, baita brontzezko domina 5.000 metroko lasterketan ere. 1956ko Melbourneko Joko Olinpikoetan, seigarren egin zuen maratoian. Bi urte beranduago, erretiroa hartu zuen.

Txekoslovakian herrialdeko heroi bezala hartu zuten eta koronel graduraino igo zen. Hala ere, 1968an Alexander Dubčeki Pragako Udaberria delakoan eskaini zion lagun- tzagatik, Partidu Komunistatik eta armadatik bota zuten. Bere bizitzako garai ilunenaren hasiera izan zen hura. Kale-garbitzaile bezala lan egitera iritsi zen, bizirauteko. 1975ean bere hitzak jan eta atzera egin behar izan zuen, eta orduan Partidu Komunistak bere irudia nolabait garbitu zuen.

Helsinkiko Joko Olinpikoak

Zatopekek egunero entrenatzen zuen, urtean 1.000 entrenamendu-ordu egitera iritsi zen, 800 kilometro hilabetean. Hala, bere konpromisoa eta motibazioa izan ziren marka guzti horiek eskuratzera eraman ziotenak, ez beste ezer. Helsinkiko Joko Olinpikoak iritsi zirenerako, Zatopeken nagusitasuna ezaguna zen jada. 5.000 metrotako marka olinpikoa egin zuen lehenengo, bere lehiakide nagusi eta orduko lagun min zen Mimoun garaituz. Ondoren, 10.000 metrotako lasterketara aurkeztu eta marka berri bat ezarri zuen, Mimounen gain 15 segunduko abantaila lortuz. Azkenik, Zatopekek maratoira aurkeztea erabaki zuen, nahiz eta ez zuen sekula halako froga batean parte hartu. Bertan ere marka olinpiko berri bat lortu zuen, eta urrea eskuratu. Hala, “giza lokomotora” deitu zutena, hiru lasterketetan urrea eskuratu zuen atleta bakarrean bilakatu zen.

‘Lasterka’, Zatopeken bizitza, euskaraz:Gerardo Markuletak itzulitako Jean Echenozen liburu honek kirolariaren bizitza berreskuratzen du. Markuletak azpimarratu zuen moduan, liburua ez baita biografia bat, ezta lan historikoa ere, «egiazko pertsona bat fikziozko pertsonaia» bilakatzen duen literatura-ariketa biribila baizik. Zatopek korrikalari handia izan zen, handienetakoa, eta, pasarte historiko jakin batean, gero erruz ordaindu zuen jarrera heroikoa izan zuen gizon arrunta, uneoro duintasuna mantentzeko gai izan zena. Modu oso arinean dago idatzia, sinpletasuna eta umorea uztartzen dituela;bere originaltasunean, publiko zabalari zuzendutako lana da. 2011n argitaratu zuen Meetok argitaletxeak.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, ikasberri