Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
xehetasunak

Zientzialari gazteen topaketa, planetarioan

‘Parekoen topaketa’Bigarren Hezkuntzako berrogei bat ikaslek UPNAko ikertzaile gazteen aholkularitza jaso zuten Planetarioan, joan zen martxoaren 14ean

Diario de Noticias - Viernes, 23 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Gazte taldeetako bat, joan zen asteko topaketan, Iruñeko Planetarioan.

Gazte taldeetako bat, joan zen asteko topaketan, Iruñeko Planetarioan.

Galería Noticia

  • Gazte taldeetako bat, joan zen asteko topaketan, Iruñeko Planetarioan.

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen ari diren Nafarroako hiru ikastetxetako DBH eta Batxilergoko berrogei bat ikaslek (Leitzako Amazabal BHI, Noaingo Elortzibar BHI eta Atarrabiako Pedro de Atarrabia ikastola) zientzialari gazteen arteko ‘Parekoen topaketan’ parte hartu zuten martxoaren 14an, Iruñeko Planetarioan. Topaketaren helburua NUPko ikertzaile gazteek ikasleekin proiektuak partekatzea izan zen. Ekimen honek, Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Unibertsitatearen, Planetarioaren eta Zientziaren Lagunen Klubaren laguntza du.

“Parekoen topaketa” izeneko saioaren inaugurazioan izan ziren, besteak beste, Maria Gil Rodriguez Elhuyar Fundazioko Zientzia Unitateko arduraduna, Pablo Sanchis Gúrpide UPNAko Ikerketa Baliabideen eta Ikerketa Egituren Arloko zuzendaria, Javier Armentia Fructuoso Iruñeko Planetarioko zuzendaria, eta Nieves Gordón Zientziaren Lagunen Klubeko zuzendaritzako kidea.

Unibertsitateko atarian dauden ikasleek proiektu zientifiko edo teknologikoak sortzen dituzte ikasturtean zehar Elhuyarren Zientzia Azoka ekimenerako, eta joan zen asteko topaketan unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen aholkuak jaso zituzten. 12 eta 18 urte arteko nafar ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA) sail desberdinetako 9 iker-tzaile, bekadun eta doktoregai gazteren aholkularitza jaso zuten. Lagun-tza hori baliagarri izango zaie beren lanak prestatu eta jendaurrean erakusteko Bilboko erdigunean antolatutako azokan, apirilaren 21ean, EAEko beste ikasleekin batera.

Esperientzia aberasgarria

Zientzia Azokako parte-hartzaileek bi eta lau ikasle arteko talde txikiak osa-tzen zituzten, eta berek aukeratutako gai baten inguruan jardun zuten. Elhuyarrentzat, ekimen honen antolatzailearentzat, ez da lehiaketa bat, talde-lanean oinarritutako esperien-tzia aberasgarri bat baizik.

Iruñeko bilkura honetan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek beren proiektuei buruz hitz egin ahal izan zuten, soziologiari, informatikari, kirolari, mikrobiologiari, osasunari eta ingurumenari lotutako proiektuei buruz, UPNAko ikertzaile gazteekin, eta, hala, ikerketarekiko konpromisoa areagotu zuten.

Aurtengo Zientzia Azokan, Nafarroako 70 gazte ari dira parte hartzen;izan ere, topaketan izan diren ikastetxeez gainera, Zangozako ikastolako ikasleak eta Zizurko IES Zizur BHI ikastetxeak ere ari dira proiektuak prestatzen.

Helburua:Antolatzaileen (Elhuyar Fundazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Planetarioa eta Zientziaren Lagunen Kluba) helburua da ikerketarekin konprometitutako Bigarren Hezkuntzako zentroen sare bat sortzea, unibertsitatearen atarian dauden ikasleen trebakuntza eta gaitasunak hobetzeko.

Elhuyar.Zientziaren eta teknologiaren dibulgazioaren eta euskararen garapenaren alde jarduten duen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, ikasberri