Bardoen finala ospatuko da gaur, Lekunberrin

Toki Alai sagardotegian ariko dira ‘Adamms familia’, ‘Unibertsolariak’ eta ‘Aldatzea komeni’ taldeak

Miren Mindegia - Sábado, 24 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

2016ko Bardoen finalean Leitzako Atekaberts nagusitu zen. Utzitakoa

2016ko Bardoen finalean Leitzako Atekaberts nagusitu zen. Utzitakoa

Galería Noticia

2016ko Bardoen finalean Leitzako Atekaberts nagusitu zen. Utzitakoa

iruñea- Otsailaren 2an hasi eta Nafarroako herri desberdinetan aritu ondoren, Bardoak Lekunberrira iritsiko dira gaur, finala ospatzera. Hiru talde izan dira, taldekako bertso ekimenean abiatu ziren 16etatik, azken saiorako pasea eskuratu dutenak: Baztan-Malerrekako Addams familia, Lesakako Unibertsolariak eta Leitzako Aldatzea komeni. Saioa 17.30ean izango da herriko Toki-Alai sagardotegian eta dagoeneko finalerako sarrera guztiak saldu dira. Finalaren ostean, afaria egingo da sagardotegian bertan, beraz, besta giroa bermatuta dago.

Hiru taldeak txandaka ariko dira finalean. Era berean, hiru taldeetako aurkezleen artean bideratuko da saioa. Bardoetan ohikoa denez, beste taldeetako kideek zein entzuleek izango dute saioa epaitzeko ardura.

Finala Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian jokatuko da, 17.30etatik aurrera. Dagoeneko finalerako sarrera guztiak saldu egin dira, hortaz gaur ez da leihatila zabalduko. Finala amaituta, triki poteoa abiatuko da Lekunberrin barna eta eguna amaitzeko Bardoen afaria egingo da, sagardotegian bertan.

Nafarroako taldekako bertso lehiaketaren laugarren edizioa izan da aurtengoa. Lehenengo edizioko oinarri eta izpiritu bera mantenduz, formatu txikiko eta giro hurbileko saioak izan dira aurtengo edizioa definitu dutenak, betiereauzolana zeinu nagusitzat izanda.

Atzera begira Aurtengoa Bardoak Nafarroako taldekako txapelketaren laugarren edizioa da. 2012an egin zen lehena, orduan Lesakako “Rimak exkaxko” taldeak irabazi zuen Lei-tzan jokatu zen finala. 2014an finala Lesakan jokatu zen eta Baztango Lepanatuek 2 taldeak irabazi zuen. Azkenik, orain dela bi urteko edizioan Etxarri Aranatzen jokatu zen azken saioa eta Leitzako Atekaberts taldea atera zen garaile.

bertsolariak

Addams familia. Iker Gorosterrazu Elizagoien, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien eta Alazne Untxalo Erregerena.

Unibertsolariak. Eneko Fernandez Maritxalar, Iban Garro Alzuri, Josu Sanjurjo Alzuri eta Jon Silveira Etxeberria.

Aldatzea komeni. Diego Riaño Barroso, Mikel Azpiroz Hernandorena, Aitzol Eizmendi Astibia, Xabat Illarregi Marzol eta Joanes Illarregi Marzol.