Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Mikro-ipuin lehiaketaren saridunak jakinarazi dira

Guztira, 64 ikastetxetako 1056 ikaslek hartu dute parte Euskokulturren antolatzen duen sariketan

Sábado, 24 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

iruñea- Mikro-ipuin lehiaketaren hamaikagarren edizioan saritutako idazlanen zerrenda zabaldu du Euskokultur Fundazioak. Fundazio honek eta Pamiela argitaletxeak antolatu dute sariketa, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren laguntzaz. Sarituen zerrenda Euskokulturren webgunean ikusi daiteke jada.

Guztira 64 zentroko 1.056 ikaslek hartu dute parte. Aingeru Epaltzak, Inma Erreak, Itziar Diez Ultzurrunek, Fertxu Izquierdok eta Jon Abrilek osatu dute aurtengo epaimahaia, eta lan guztiak aztertu ondotik kategoria bakoitzeko irabazleak eta ohorezko aipamenak aukeratu dituzte. Epaimahaikideen esanetan, “urtez urte gazteek darabiltzaten gaiak gaurkotasunezkoak dira. Ikusgarria da adin horietako neska-mutilek nola gai sakonak, potoloak gogoan har-tzen dituzten”.

Saritutako egile bakoitzak diploma bat eta Pamiela argitaletxearen liburu sorta bana jasoko du, apirilean zehar ikastetxe ezberdinetan eginen diren ekitaldietan. - D.N.

Herramientas de Contenido